Kutxa Kultur
Kutxa Kultur gune dinamikoa eta bizia da, Tabakaleran dago, kontzertuak, moda, antzerkia, tailerrak, dantza eta abar eskaintzen dituen eguneroko programazioa du, eta kultura-arloan bertako talentuari laguntzeko bokazio argia du.
Kutxa Kultur – Kutxa Fundazioak kultura garatzeko egiten duen apustuan, enpresa edo elkarteen esku jartzen ditu Kutxa Kultur aretoak, Tabakaleran.Aretoak ekitaldi zehatzetarako (hitzaldiak, jardunaldiak, biltzarrak, kontzertuak, antzerki txikiak eta abar egiteko) alokatuko dira.Langile espezializatuek lagunduko diete antolatzaileei, ekitaldiak egiteko dauden baliabide teknikoak eskura jarriz.
Aretoa | Argi naturala | M2 | Altuera | Edukiera |
---|---|---|---|---|
Sukaldea | ✓ | 94,10 m2 | - | 15 Eskola |
1 > 12 gelak | ✓ | - | - | 12-15 Eskola |
Kutxa Kultur Kluba | - | 46 m2+ 82 m2 | - | - |
Kutxa Kultur Plaza | ✓ | 576 m2 | - | 248 Eskola |
Zabaltza | ✓ | 330 m2 | - | 250 Antzokia |
Ruiz Balerdi Aretoa | - | 105,80m2 | - | 85 Eskola |
Gainera: 12 gela, 12 lagunetik 15era bitarteko edukierarekin ditu