Telefonoa: (+34) 943 48 11 66 E-posta sscb@donostia.eus
Ez da emaitzarik aurkitu
Idatzi berriak, tokiak eta gehiago bilatzeko…
Hautatu ezaugarriak eta jaso proposamen pertsonalizatua
WhatsApp
Email
Oficina de Turismo
Boulevard, 8 – 20003
Tabako-fabrika izan zen Tabakalera 2003. urtera arte, eta 2015ean Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentro moduan ireki zituen ateak berriro. Tabakalerak kultura arnasten du, eta bertako askotariko espazioak ezin hobeak dira kultura sustatzeko. Patio nagusian eraikin itzela ageri da zutik, eta bertako 620 metro karratuak prest daude edozein aurkezpen edo ekitaldi hartzeko. Zinema-aretoa ezin hobea da zazpigarren arteko edozein generotako estreinaldietarako , eta bertako zabaltzatik hiriko erdigunearen ikuspegi paregabeaz goza daiteke. Bilerak antolatzeari dagokionez, K aretoa eskaintzen du Tabakalerak; 20 pertsonarentzako tokiarekin, eta kongresuak antolatzeko, berriz Z aretoa dauka, 2.000 lumeneko proiektore batekin eta interpretazio-kabinekin.