Zergatik Donostia

Donostia San Sebastián Convention Bureau

Convention Bureau Donostia San Sebastián Turismoaren saila da, Donostiako Udalaren elkartea, MICE sektorean espezializatua.

Hiria MICE helmuga (Meetings, Incentives, Conferences and Exhibitions) gisa sustatzen du, eta doako eta inpartziala den zerbitzua eskaintzen du ekitaldi profesionalen antolatzaileei aholkuak eta laguntza emateko: kongresuetatik eta konbentzioetatik hasi, eta enpresa-inzitibo eta bileretaraino.

Helburua prozesuaren fase bakoitza erraztea da, tokiko ezagutza eta bertako 300 enpresa bazkide baino gehiagoko sare espezializatu baten kontaktu baliotsuak eskura jarriz.
 
Organizadores de un evento en el auditorio del Aquarium de Donostia
35 urte baino gehiagoko esperientziarekin, Donostia / San Sebastián eta Gipuzkoa nazioarteko erreferentziazko helmuga gisa posizionatzeko lan egiten du, ekitaldi profesional estrategikoak hartzeko. Eredu jasangarria bultzatzen du, balioa, ondarea eta ongizatea sortuko dituena hirian eta bertako biztanleentzat.

Gainera, MICE sektoreko estatuko eta nazioarteko elkarte garrantzitsuen kide aktiboa da, hala nola ICCA (International Congress and Convention Association), CityDNA (City Destination Alliance), SCB (Spain Convention Bureau) eta OPCE (Euskadiko Kongresu eta Ekitaldi Antolatzaile Profesionalen Elkartea).
Convention Bureau
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.