Laguntzen dizugu

Gure zerbitzuak

Donostiako Convention Bureauk laguntza integrala, doakoa eta pertsonalizatua eskaintzen die ekitaldi profesionalen antolatzaileei, Donostia egoitza posible gisa aurkezteko, hautagaitza-fasetik ekitaldia ospatu arte

Udalaren Donostia Turismo sozietatearen saila gara eta hiria nahiz inguruko lurraldea ekitaldi profesionaletarako helmuga gisa sustatzeaz arduratzen gara.

1988tik, helmugari buruzko aholkularitza eskaintzen dugu, doakoa eta inpartziala, eta bertako 300 enpresa baino gehiago ditugu bazkide gisa. Ekitaldi profesionalen antolatzaileen eta tokiko hornitzaileen arteko lotura-puntua gara, eta haien proiektuak gauzatzen laguntzen diegu.

ICCA, CityDNA eta Spain Convention Bureau elkarteetako kide ere bagara. Nazioartean nahiz nazio mailan posizionatzen laguntzen diguten lan-sareak, hain zuzen ere.

Hiriko turismo jasangarriaren eredu berriarekin, GURERArekin, bat egiten dugu, lurraldearentzat eta bertako biztanleentzat balioa, ondarea eta ongizatea sortzeko helburuarekin.

Aholkularitza

Aholkularitza: doakoa eta inpartziala, ekitaldi bakoitzaren beharretara egokitua.

Dosierrak

Dosierrak: hautagaitza aurkezteko dokumentazioa prestatzen dugu.

Konexioa

Konexioa: erakundeak, entitateak eta tokiko hornitzaileak konektatzen ditugu.

Helmugaren behatokia

Helmugaren behatokia: ekitaldiei buruzko informazioa biltzen dugu.

Ikuskapen-bisitak

Ikuskapen-bisitak: bisita teknikoak koordinatzen ditugu eta laguntza eskaintzen dugu.

Webgunea eta ikus-entzunezko materiala

Webgunea eta ikus-entzunezko materiala: hiriari buruzko informazioa, irudiak eta bideoak eskaintzen ditugu.

Hedapena

Hedapena: ekitaldien ikusgarritasuna handitzen laguntzen dugu.

Ondare-sorrera

Ondare-sorrera: eragin positiboa eta iraunkorra sustatzen dugu.

Enbaxadore Programa

Enbaxadore Programa: ekitaldi profesionalak sustatzen dituzten pertsonak aitortzen ditugu, tokiko komunitatea sortuz.




Convention Bureau
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.