Donostia kongresu hiri izateko aukeratzeko arrazoiak
Donostia, bat bakarra munduan
Donostia bakarra dago: ederra, aparta, erromantikoa...
Parekorik ez duen hiria da, bizitza-kalitatea eta erosotasuna nagusi direna, hondartzaz eta mendiz inguratutakoa. Bertako hondartza nagusia, Kontxa, urtero-urtero nabarmentzen dute bidaia-sailkapen nagusietan (Tripadvisor edo Lonely Plane, adibidez) Europako 5 hondartza onenen artean.
Kongresuetarako parekorik ez duen hiria ere bada; itsasertzean dago eta baliabide mota guztiak pauso bakarrera izatearen erosotasuna eskaintzen du.
Passion for Knowledge
Donostia mundu osoko 200 hiri zientifiko nagusienen artean eta Espainiako sailkapenean 4. postuan dago Nature aldizkariaren arabera. Estatuko batezbestekoaren oso gainetik dago; izan ere, 1000 biztanletik 22 dira ikerketako langileak (Estatuko batezbestekoa, aldiz, 4,6koa da).
Gainera, hiriak lehen mailako zentro zientifikoak, teknologikoak eta medikoak, eta nazioartean posizionamendu ona ematen dion talentuaren eta berrikuntzaren ekosistema ditu.
Donostiak berrikuntzaren aldeko apustua egiten du I+G arloan tokiko BPGaren % 2,7ko inbertsioa eginda. Zifra hori Europako batezbestekoaren gainetik dago.
Gastronomia, gure nortasun-ezaugarria
Donostia da munduko hiriburu gastronomikoetako bat eta gastronomia paregabea eskaintzen du, euskal tradizioa, bertako produktua eta berrikuntza bateratuta.
Metro koadroko Michelin izarren kontzentrazio handiena duen bigarren hiria da eta bertako sukaldaritzaren kalitatea, “pintxoen” barra ugariak, sagardotegi tradizionalak eta elkarte gastronomikoak direlako da nazioartean ezaguna.
Gainera, Basque Culinary Center-en egoitza da (gastronomia-hezkuntzan punta-puntako zentroa).
Isilik; filmatzen ari dira
Donostia zinema-hiria dela esan dezakegu; haren edertasuna dela eta, agertoki bikaina da.
Duela 50 urte baino gehiagotik, Zinemaldia entzutetsuaren egoitza da. Europako zinema-jaialdi garrantzitsuenetako bat da eta hainbat film eta telesailen agertoki ere bihurtu izan da: Woody Allen-en Rifkin’s Festival, Game of Thrones, Patria eta abar.
Hiria, gainera, antzerkiko eta musikako nazioarteko beste jaialdi eta txapelketa batzuen egoitza izaten da, eta urte osoan kultur ekitaldiz betetako agenda eskaintzen du.
Europako hizkuntza zaharrena da gurea
Donostia euskal kulturaren isla da; gaur egungo gizartean bizi-bizirik jarraitzen duten tradizioei eusten dien mila urte baino gehiagoko kulturarena. Herri-kirolak (estropadak, euskal pilota, harri-jasotzaileak eta abar), bertsolariak, euskal dantzak eta abar.
Bertako hizkuntza, euskara, da Europako hizkuntzarik zaharrena eta haren jatorria oraindik ezezaguna da.
30 urte baino gehiagoko esperientzia dugu
1988tik, talde profesional batek Donostia bileretarako egoitza gisa sustatzeko egiten du lan MICE sektorean espezializatutako tokiko enpresen sarearekin batera.
Donostiak ekitaldi mota oro antolatzeko azpiegitura-eskaintza zabala eta egoitza bereziak ditu, eta bilerak antolatzeko ondoen prestatuta dagoen hirietako bat da. Gainera, nazioartean posizionamendu ona du: izan ere, hirian antolatutako kongresuen % 62 da nazioartekoa.