«Kongresu zientifikoak hartzeko, hirian puntako zientzia egin behar da»

Quantum Matter kongresuak 40 herrialde baino gehiagotako 600 aditu inguru bildu zituen Donostian, lau egunez, teknologia eta materia kuantikoaren arloko azken aurrerapenak partekatzeko. Topaketa honek agerian uzten du kongresu zientifikoek Donostia nazioartean zientziaren eta ezagutzaren hiri gisa kokatzeko duten ahalmena.

Donostia kalitatezko MICE helmuga da, eta zientziaren eta ezagutzaren hiri gisa duen posizionamendua urtez urte indartzen ari da. Ricardo Díez Muiñorekin (DIPCko zuzendaria), Maia García Vergniory-rekin (Senior Researcher) eta Javier Aizpurua Iriazabalekin (Ikerbasque Research Professor eta BasQ – Basque Quantum estrategiako zuzendari zientifikoa) hitz egin dugu Quantum Matter kongresuan izandako esperientziaz eta Donostiak horrelako topaketa bati eskaintzen dion balioaz.

Hirurek funtsezko abiapuntu bat azpimarratu dute Donostiaren indargune gisa: hainbat esparrutan goi-mailako ezagutza sortzen duen komunitate zientifiko eta ikertzailea izatea. Díezek dioen bezala, «kongresu zientifikoak hartzeko, hirian bikaintasuneko zientzia egin behar da». 
Bikaintasun zientifiko horri beste hainbat faktore bereizgarri gehitzen zaizkio. Donostiaren beraren konfigurazioak pertsonen arteko loturak ahalbidetzen ditu: «Donostiaren eskalak parte-hartzaileen arteko interakzioa eta ideia-trukea errazten ditu». Aizpuruak, gainera, ekimen zientifiko bat nazioarteko topaketa handi bihurtzeko orduan Donostiak eskaintzen duen laguntzaren eta bidelaguntzaren garrantzia azpimarratu du: «Convention Bureau eta Kursaal bazkide paregabeak dira beti dena ondo atera dadin».

Kongresuak funtsezko tresna dira Donostia zientziaren, ezagutzaren eta berrikuntzaren hiri gisa nazioartean kokatzeko. Quantum Matter bezalako topaketek hirian egiten den zientzia erakusteko, harreman berriak sortzeko eta etengabe hazten ari den ekosistema indartzeko aukera ematen dute.
«Hiria mundu mailan ezaguna bada eta goi-mailako ikerketarekin lotzen bada, hori positiboa da finantzaketa gehiago lortzeko, proiektu gehiago eskuratzeko eta talentua erakartzeko. Eta hori da berritzaile izaten jarraitzeko eta zientziaren esparruan hazten jarraitzeko bidea», ondorioztatu du Garcíak.
Convention Bureau
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.