Otsailean ikerketari eta berdintasunari buruzko bi hitzordu zientifiko garrantzitsu izango dira Donostian

Otsail honetan ezagutzarekin, ikerketarekin eta dibulgazio zientifikoarekin lotuta Donostian izango diren hitzorduen artean, Donostia San Sebastian Turismoak (DSST) helmuga truke zientifikorako, hausnarketarako eta konpromiso sozialerako gune gisa posizionatzen duten bi topaketa nabarmendu nahi ditu.

Batetik, 2026ko otsailaren 25etik 27ra CIC biomaGUNE erakundeak antolatutako “Self-Assembled Hybrid Materials in Nanomedicine: From Non-Viral Vectors to Cancer Therapy and Neurostimulation” nazioarteko biltzarra egingo da Miramar Jauregian.

Topaketa horretan, nanomedikuntzaren arloko nazioarteko hainbat espezialista bilduko dira, aztertzeko zer aurrerapen egin diren material hibrido automihiztatuetan, zeinak askotariko aplikazioak baitituzte eremu estrategikoetan, esaterako, birikoak ez diren bektoreetan, terapia onkologikoetan eta neuroestimulazioan. Biltzar honekin, Donostia nazioarteko komunitate zientifikoaren topagune bihurtuko da eta ikerketa biomedikoaren eremuan duen ekosistema indartuko du.
Bestalde, otsailaren 3an, Emakumeak Zientzian programako jardueretako baten babesle izango da Donostia Turismoa. Ekimen horrek hamar urte daramatza zientzia inklusibo eta berdinzaleago bat bultzatzen.

“Emakume Zientzialariak Atzo eta Gaur” hitzaldia 18:00etatik 19:00etara izango da Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoan. Horretan, emakume zientzialariek mendez mende izan duten rola aztertuko da, eta haien ekarpen historikoen eta ikerketaren arloan gaur egun dituzten erronken balioa azpimarratuko da.

Bi hitzorduok agerian jartzen dute Donostiak ezagutza sortzearekin, bikaintasun zientifikoarekin eta berdintasunarekin duen konpromisoa, eta akademiaren eta dibulgazioaren esparruekin lotutako biltzar eta topaketetarako helmuga gisa duen erakargarritasuna indartzen dute.

Ikusi kongresuen egutegia