Tokiko ekitaldi-antolatzaile bat izatearen balioa

Kongresu edo ekitaldi profesional bat antolatzeak esperientzia, sormena eta koordinazio ezin hobea eskatzen ditu. Donostiak enpresa espezializatuak ditu, helmugako zerbitzuen ezagutza, neurrira egindako irtenbideak eta proposamen berritzaileak eskaintzen dituztenak, hirian egiten diren ekitaldiak arrakastatsuak izan daitezen.

Ekitaldiak antolatzeak profesionaltasuna, gertutasuna, sormena eta ingurunearen ezagutza eskatzen ditu. Ekitaldien antolaketan espezializatutako tokiko enpresen laguntza izateak antolatzaileen eta parte-hartzaileen esperientzia hobetzen laguntzen du, gure hiriak eskaintzen dituen baliabideak eta aukerak aprobetxatuz.

Kongresu eta bilera profesionaletatik hasi eta kultura-esperientzietara edo enpresa-ekitaldietara arte, ekitaldien antolatzaile profesionalek neurrira egindako irtenbideak eskaintzen dituzte, topaketa bakoitzaren beharrei erantzuteko.

Congresos Donosti: osasun-arloan espezializatua

Congresos Donosti medikuntza-industriarako ekitaldiak, ikastaroak eta kongresuak antolatzen espezializatuta dago. Bere esperientziari eta elkarte zientifikoen babesari esker, ezagutza espezializatua du osasun-arloarekin lotutako topaketa profesionalak planifikatzeko eta garatzeko.

Dantz: sormena eta kultura-berrikuntza

Dantz berrikuntzaren eta sormenaren aldeko apustua egiten duen kultura-marka eta proiektu-laborategia da, musika elektronikoa ardatz hartuta. Tokiko, Estatuko eta nazioarteko artista eta kolaboratzaileen sareari esker, kultura, ondarea eta abangoardia uztartzen dituzten proposamenak garatzen ditu.

Lankor: irtenbide teknikoak eta kongresuen kudeaketa integrala

Lankor, Congresos y Eventos enpresak idazkaritza tekniko baten alderdi guztiak hartzen dituen zerbitzu sorta zabala eskaintzen du (izen-emateak, hitzaldiak, irudi grafikoa, sarbideen kontrola, poster digitalak, aplikazioak, etab.). Bere eskaintzan langile laguntzaileak, gidariak eta itzultzaile zein interpreteak ere sartzen dira, ekitaldiaren koordinazio integrala erraztuz.

TISA: 50 urteko esperientzia ekitaldien zerbitzura

50 urteko ibilbidearekin, TISAk zerbitzu integral eta espezializatua eskaintzen du kongresuak, bilerak eta ekitaldiak antolatzeko. Bere zerbitzuen artean nabarmentzen dira itzulpena eta interpretazioa, protokoloa, hitzaldietarako espazioen kudeaketa eta langile laguntzaileen zein turismo-gidarien kontratazioa.
Convention Bureau
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.