ARRAKASTA KASUA | Txema Pitarke: «Ordura arteko Graphene Week onena antolatu genuela esan ziguten»

Txema Pitarke, NanoGUNEko zuzendaria

NanoGUNEk grafenoaren inguruan egiten duen ikerketa aitzindariak ekarri zuen Graphene Week kongresua Donostiara. Europako topaketa garrantzitsuenak 21 herrialdetako 600 parte-hartzaile baino gehiago bildu zituen, eta hiria astebetez grafenoaren eta ikerketa zientifikoaren nazioarteko erreferente bihurtu zuen.

Txema Pitarke NanoGUNEko zuzendariaren ustez, Donostiak nazioarteko kongresuak hartzeko behar diren osagai guztiak ditu: «Horrelako ekitaldiak antolatzeko azpiegitura ezin hobeak ditugu, baita eskarmentu handia ere».

Bertaratu zirenak txundituta gelditu zirela azpimarratu zuen Pitarkek, bai maila zientifikoarekin, baita hiriarekin ere. Jasotako balorazioak ezin hobeak izan ziren: «Esan ziguten ordura arte antolatutako Graphene Week guztien artean onena Donostian egin zena izan zela».

«Kongresu bat antolatzea lan handia da, baina onurak ere handiak dira»

Pitarkerentzat, esperientzia aberasgarria izan zen hainbat zentzutan. Maila profesionalean, NanoGUNE nazioarteko sareetan sendotzeko, lankidetza berriak sortzeko eta mundu osoko ikertzaileekin harremanak estutzeko aukera eman zuen. Maila pertsonalean, berriz, horrelako dimentsioko nazioarteko kongresu bat arrakastaz antolatu izanak ematen duen gogobetetasuna azpimarratu du.

Convention Bureau
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.