Telefonoa: (+34) 943 48 11 66 E-posta sscb@donostia.eus
Ez da emaitzarik aurkitu
Idatzi berriak, tokiak eta gehiago bilatzeko…
Hautatu ezaugarriak eta jaso proposamen pertsonalizatua
WhatsApp
Email
Oficina de Turismo
Boulevard, 8 – 20003
«Tabakaleran ekitaldietarako espazioak baino askoz gehiago eskaintzen dugu: ingurune paregabe bat eskaintzen dugu, non kultura garaikidea, berrikuntza eta pertsonak elkartu egiten baitira esperientzia ahaztezinak/originalak sortzeko»
Tabakalerak hamar urte bete zituen 2025ean. Ekitaldi profesionalen harrerarekin lotuta, zer balantze egiten duzue lehen hamarkada honetako jarduerari buruz?
Oso balantze ona egiten dugu. Hamar urte hauetan, Tabakalera Donostian ekitaldiak egiteko erreferentziazko gune gisa finkatu da: kongresuak, konbentzioak, jardunaldiak, aurkezpen korporatiboak, topaketa instituzionalak eta gizarte eta kultura arloko ekitaldiak antolatzen baitira bertan.
Eraikin enblematiko hau hainbat erabileratarako irekitzearen aldeko apustu gisa hasi zen proiektua hiriaren erdigunean erabat integraturiko jarduera bihurtu da. Kultur jarduerak ekitaldi pribatuekin konbinatzea posible dela erakutsi dugu, edozein topaketari balio erantsia ematen dion ingurune berezi bat eskainiz antolatzaileei eta bertaratzen diren guztiei.
Gainera, sormenari, berrikuntzari eta kultura garaikideari lotuta dagoen proposamen desberdin batekin, MICE helmugaren eskaintza aberasten lagundu dugu.
Tabakaleraren alderdi hau oraindik ezagutzen ez dutenentzat, zer motatako espazioak eskaintzen dituzue ekitaldiak egiteko?
Tabakalerak askotariko formatuetara egokitzeko aukera ematen duten espazio ugari ditu.
Patioaren berezitasuna, 620 m2-ko eta 20 metroko altuerako espazio garden bat; Prismaren bista ikusgarriak; beirazko barruko Plaza publikoa; Zinema-aretoa, 42 m2-ko pantaila eta 20.000 lumeneko proiektagailua dituena; erabilera anitzeko aretoak, bilera eta jardunaldi profesionalak egiteko; erakusketa-espazioak eta eremu irekiak, jatorrizko ekitaldiak eta neurrira egindako esperientziak diseinatzeko aukera ematen dutenak.
Gure indargune nagusietako bat moldakortasuna da, hain zuzen ere. Ekitaldi mota asko har ditzakegu: bilera exekutiboekin edo produktu aurkezpenekin hasita, biltzarrak, gala-afariak, koktelak, konbentzio korporatiboak eta ekitaldi hibridoetaraino. Adibide bat: joan den asteko 1.000 medikuren biltzarreko koktel-afaria, hemen antolatu zena eta erabateko arrakasta izan zuena.
Hori guztia leku estrategiko batean kokatuta dagoen eraikin ikoniko batean, ondo konektatuta eta hiriko interesgune nagusietatik minutu gutxira.
Ekitaldien sektorea asko aldatu da azken urteotan: jasangarritasuna, digitalizazioa, esperientzia zainduagoak, formatu malguagoak… Nolako bilakaera izan du Tabakalerako ekitaldien eskariak eta nola egokitu zarete premia berrietara?
Antolatzaileen eta bertaratuen espektatibek bilakaera nabarmena izan dute. Gaur egun, ekitaldiek esperientzia esanguratsuagoak sortzea, interakzioa sustatzea eta jasangarritasuna, berrikuntza, konpromiso soziala eta antzeko balioak islatzea bilatzen dute.
Tabakaleran, gure ekipamendu teknologikoak etengabe hobetzearen aldeko apustua eginez lagundu dugu bilakaera hori, formatu hibridoak erraztuz eta espazioak proiektu bakoitzaren premia zehatzetara egokitzeko aukera ematen duten irtenbide malguak eskainiz.
Era berean, tokiko hornitzaileekin estuki egiten dugu lan, eta jardueraren ikuspegi jasangarriarekin bat datozen praktika arduratsuak sustatzen ditugu. Ekitaldi bakoitzak azpiegitura egoki bat aurkitzeaz gain, erakunde askok transmititu nahi dituzten balioekin koherentea den ingurune bat eskaintzea da gure helburua.
Tabakalera ez da espazio konbentzional bat. Zure iritziz, zerk bereizten du Tabakalera Donostiako gainerako biltzar ekipamenduetatik? Zer ekitaldi mota egokitzen dira bereziki ondo Tabakalerara?
Tabakalera bereizten duena bere nortasuna da.
Kultura Garaikidearen Nazioarteko Gune bihurtu den eraikin industrial zahar bati buruz ari gara; ekosistema bat, non elkarrekin bizi baitira arte-sorkuntza, berrikuntza, pentsamendua eta herritarrak. Medialab bezalako herritarren sorkuntzarako espazioek, erakusketa-aretoek, eta Zinemaldiak, Euskadiko Filmategiak, Etxeparek, EQZE-k, Zineuskadik, Kutxa Fundazioak, Euskadiko Arkitektura Institutuak eta era horretako entitateek eraikin hau leku berezi bihurtu dute ekitaldien antolaketarako.
Nortasun horrek testuinguru oso berezia sortzen du edozein ekitalditan.
Tabakaleran ekitaldi bat antolatzen dutenek ez dute soilik espazio funtzional bat bilatzen; nortasuna duen leku bat bilatzen dute, iradokitzeko eta esperientzia edukiz hornitzeko gai dena.
Halaber, taldea osatzen duten profesionalen inplikazioa azpimarratu nahi nuke, talde hori funtsezkoa baita ekitaldietan arrakasta lortzeko.
Ba al da Tabakaleran egindako ekitaldirik, txera bereziz gogoratzen duzuenik edota zentroak MICE sektoreari egin diezaiokeen ekarpena ondo azaltzen duenik?
Hamar urte hauetan, hainbat erakunde eta instituziorekin lankidetzan aritzeko aukera izan dugu askotariko proiektuetan; beraz, zaila da bakar bat nabarmentzea.
Ekitaldi bakoitza esperientzia berezi bihurtzeko Tabakalerak duen gaitasuna da agian adierazgarriena. Era guztietako ekitaldiak hartu ditugu: nazioarteko ekitaldiak (IBM, BCC, Mubil), enpresa-topaketak (Adegi, AFM, Elkargi, Asle), aurkezpen instituzionalak (GFA, Eusko Jaurlaritza), jardunaldi korporatiboak eta abar, eta guztiek jakin dute eraikinaren arkitektura, giroa eta kultura-jarduerarekiko lotura aprobetxatzen.
Bertaratuek nabaritzen dutenean leku desberdin batean daudela eta ekitaldia gogoratzen dutenean antolatu den tokiagatik, benetako balio bat erantsi dugula ulertzen dugu.
Zeintzuk dira azken berrikuntzak espazioak alokatzeko jardueran edo ekitaldien antolatzaileei eskaintzen dizkiezuen zerbitzuetan?
Gero eta esperientzia osoagoa eta pertsonalizatuagoa eskaintzeko jarraitzen dugu lanean.
Antolatzaileei laguntzeko gure zerbitzuak indartu eta koordinazio teknikoa hobetu dugu; gainera, sektorearen egungo premiei erantzuten dieten ikus-entzunezko irtenbideak gehitzen jarraitzen dugu.
Bestalde, lankidetza estua dugu enpresa eta profesional espezializatuekin, kalitate handiko zerbitzu osagarriak eskaintzeko: ekoizpen teknikotik hasita, Tabakalerako kultura- eta sormen-ekosistemari lotuta dauden jardueretaraino.
Gure lehentasuna antolatzaileen lana erraztea eta ekitaldi bakoitzaren arrakastan laguntzea da, plangintzaren hasierako fasetik abiatu eta ekitaldia gauzatu arte.
Eta hurrengo urteei begira… Zer proiektu, lan ildo edo hobekuntza bultzatu nahiko zenituzkete?
Tabakalera indartzen jarraitu nahi dugu, lurraldeko ekitaldi profesional eta kulturalen erreferentziazko espazioetako bat izan dadin.
Gure apustua da antolatzaileen eta bertaratuen esperientzia hobetzen jarraitzea, jasangarritasun irizpideetan sakontzea, gure espazioen gaitasun teknologikoak indartzea eta berrikuntza, teknologia, sormena eta kultura-industriak batzen dituen sektore estrategikoekin dugun harremana sendotzea.
Era berean, Donostia kalitatezko ekitaldien helmuga gisa posizionatzen laguntzen jarraitu nahi dugu, dagoen eskaintza osatzen duen eta aberasten duen proposamen berezi bat eginez. Tabakalerak Donostiako MICE ekosistemaren barruan betetzen duen zeregina indartzeko lanean jarraituko dugu.
Tokiko enpresa bat, erakunde bat edo entitate bat animatu beharko bazenute hurrengo ekitaldia Tabakaleran antolatzera, zer esango zeniokete?
Tabakaleran, ekitaldi bat egiteko espazio bat baino askoz gehiago aurkituko duela esango genioke.
Eraikin enblematiko bat, kokapen pribilegiatu bat Donostiaren bihotzean, ekipamendu moldakorrak eta teknikoki prestatuak, proiektu bakoitzari laguntzen dion talde profesional bat eta, batez ere, edozein topaketa esperientzia ahaztezin bihurtzeko gai den ingurune paregabe bat aurkituko ditu.
Tabakaleran ekitaldi bat antolatzeak esan nahi du ekitaldi hori sormenarekin, berrikuntzarekin, kultura garaikidearekin, bikaintasunarekin eta antzeko balioekin lotzea. Aukera ezin hobea da bertaratuei esperientzia bereizgarri bat eskaintzeko eta ekosistema dinamiko baten parte izateko, horrek guztiak nabarmen laguntzen baitu hiriari buruzko irudi moderno eta erakargarri bat proiektatzen.
Onartu gure cookieak esperientzia azkarragoa eta pertsonalizatuagoa izateko. Zure lehentasunak konfiguratu ditzakezu ezarpenetan edo gure cookie politika.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
This website uses Google Analytics to collect anonymous information such as the number of visitors to the site, and the most popular pages.
Keeping this cookie enabled helps us to improve our website.