Telefonoa: (+34) 943 48 11 66 E-posta sscb@donostia.eus
Ez da emaitzarik aurkitu
Idatzi berriak, tokiak eta gehiago bilatzeko…
Hautatu ezaugarriak eta jaso proposamen pertsonalizatua
WhatsApp
Email
Oficina de Turismo
Boulevard, 8 – 20003
Donostiak erreferentziazko helmuga gisa posizionatzen jarraitzen du ezagutzarekin, berrikuntzarekin eta sormenaren industriekin lotutako biltzarrak egiteko. Apirilean zenbait topaketa profesional egingo dira hirian. Zientziaren, osasunaren, akademiaren eta publizitatearen eremuetako espezialistak bilduko dituzten biltzarron bidez, hiriak ezagutza trukatzeko nazioarteko topagune gisa duen rola indartuko da.
Apirilaren 13tik 16ra, EHUko Psikologia Fakultateak berean hartuko du Conference of the Association of European Threat Assessment Professionals (AETAP) biltzarra, zeinetan mehatxuen ebaluazioan eta kudeaketan espezializatutako 150 profesional inguru bilduko baitira. Europa-mailako topaketa horretan, indarkeriaren prebentzioaren, arriskuaren ebaluazioaren eta pertsonen eta erakundeen babesaren arloko aurrerapenak eta jardunbide egokiak landuko dira. Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) sustatzen du biltzarra.
Apirilaren 17an eta 18an, Día C sormen-ekitaldiaren 23. edizioa egingo da Kursaal Kongresu Jauregian. Topaketa publizitatearen sektoreko ekitaldi nagusietako bat Estatu osoan. Club de Creativos erakundeak antolatutako biltzar horretan, komunikazioaren, publizitatearen eta marketinaren arloko 1.500 profesional inguru bilduko dira, inspirazioa, sare-lana eta sormenaren sektoreko joerei eta erronkei buruzko hausnarketa sustatzeko.
Ondoren, apirilaren 22tik 24ra, Erizaintza Kirurgikoaren 20. Kongresu Nazionala izango da Kursaalen, eta osasunaren arloko 500 profesional inguru bilduko ditu. Donostia Ospitaleak antolatutako biltzar horretan aukera egongo da erizaintza kirurgikoaren jardunbideko ezagutzak, esperientzia klinikoak eta aurrerapenak partekatzeko; hala, lagungarria izango da lanbidea eguneratu eta osasun arreta hobetzeko.
Azkenik, Donostiako Aquariumean egingo da CHEMBIO VIII – GEQB-RSEQ Biurteko Bilera, apirilaren 27an eta 29an, eta kimika biologikoaren eremuko ehun ikertzaile inguru bilduko ditu. EHUk eta CIC biomaGUNE ikerketa-zentroak antolatutako topagunean kimika biologikoan egin diren azken aurrerapenak aurkeztuko dira eta komunitate zientifikoaren arteko lankidetza sustatuko da.
Biltzarroi esker, indartu egiten da Donostiak ezagutzaren, ikerketaren, osasunaren eta sormen-industrien inguruko MICE helmuga gisa duen rola, eta Estatuko eta nazioarteko topaketa profesionalak berean hartzeko erakargarriago bihurtzen da.
Onartu gure cookieak esperientzia azkarragoa eta pertsonalizatuagoa izateko. Zure lehentasunak konfiguratu ditzakezu ezarpenetan edo gure cookie politika.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
This website uses Google Analytics to collect anonymous information such as the number of visitors to the site, and the most popular pages.
Keeping this cookie enabled helps us to improve our website.