Maiatzean Donostia hezkuntzaren, materialen zientziaren eta simulazio industrialaren topagune

EHU UPV

Donostiak erreferentziazko helmuga izaten jarraitzen du ezagutzari, ikerketari eta berrikuntzari lotutako kongresuak hartzeko. Maiatzean zehar, hiriak hainbat topaketa profesional hartuko ditu, eta horietan komunitate zientifikoa, akademikoa eta ikertzailea bilduko dira hezkuntza, material berriak, kimika aplikatua eta simulazio industriala bezalako esparru estrategikoen inguruan.

Maiatzaren 9an, Kursaala izango da Ikaskuntza Komunitateen Nazioarteko XIV. Topaketaren egoitza, eta 300 parte-hartzaile inguru bilduko ditu. Ikaskuntza Komunitateen sareak sustatuta eta CREAko babes zientifikoarekin, topaketak hezkuntza-eredu inklusiboak, parte-hartzaileak eta gizarte-eraldaketan oinarrituak landuko ditu. Ekimenak EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultatearen tokiko babesa du.

Maiatzaren 20tik 23ra, EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak International Conference on Energy Materials and Applications (ICEMA) kongresua hartuko du. Nazioarteko topaketa honek material energetikoen eta haien aplikazioen azken aurrerapenak izango ditu ardatz, eta 80 aditu inguru bilduko ditu. EHUko Kimika Fakultateak tokian bertan sustatutako foro honek trantsizio energetikorako funtsezkoak diren garapen zientifikoak partekatzeko aukera eskainiko du.

Material aurreratuen esparruan, maiatzaren 21ean, 6th Polyanalysis Forum ospatuko da EHUko Carlos Santamaría Zentroan. Tosoh Bioscience International-ek antolatuta eta Sardonlab-ek (Polymat + EHU) tokian bertan sustatuta, topaketa honek polimeroen analisiaren eta karakterizazio aurreratuko tekniken inguruko adituak bilduko ditu.

Era berean, maiatzaren 25etik 28ra, EHUko Joxe Mari Korta Zentroak Polymeric Materials for Additive Manufacturing Workshop jardunaldia hartuko du. Bertan, 35 ikertzaile inguru elkartuko dira fabrikazio gehigarrirako material polimerikoen garapena aztertzeko. Sardonlab-ek (Polymat + EHU) sustatutako workshop honek etorkizun industrial handiko arlo batean ezagutza trukatzea bultzatuko du.

Azkenik, maiatzaren 27tik 29ra, EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak Industrial Simulation Conference (ISC) kongresua hartuko du. EUROSIS – ETI erakundeak antolatuta (The European Multidisciplinary Society for Modelling and Simulation Technology), topaketak 150 profesional inguru bilduko ditu, industriara aplikatutako modelizazio eta simulazioaren azken aurrerapenak lantzeko. Ekimenak tokiko bultzada du Ingeniaritza Eskolaren eskutik.

Topaketa horien erakartzea eta antolaketa, neurri handi batean, tokiko eragileen eta Donostia Turismoko Convention Bureau-ren arteko lankidetzaren emaitza da. Azken horren eginkizuna hiria MICE helmuga gisa sustatzea eta sektore estrategikoekin lotutako kongresuak erakartzen eta antolatzen laguntzea da. Ikuspegi hori hiriaren turismo-ereduarekin bat dator, ezagutzan, berrikuntzan eta talentuan oinarritutako baliozko turismoa sustatzen baitu.

Horrela, kongresu hauek Donostia MICE helmuga lehiakor eta berritzaile gisa sendotzen laguntzen dute, estatu mailako zein nazioarteko topaketa profesionalak hartzeko duen erakargarritasuna indartuz.

Convention Bureau
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.