Bus turistikoa

16
Doako ezeztapena 48 ordu lehenago arte
Bus turistikoaBus turistikoaBus turistikoaBus turistikoa

20% deskontua

Erosketa-saskian SAN SEBASTIAN CARD bat edo BASQUE CARD bat ere sartzen baduzu, deskontua izango duzu produktu honen pertsona helduaren tarifan.

Deskribapena

Ezagut ezazu Donostia erosotasun osoz, autobus turistiko panoramiko batean!

Autobus turistiko dotore honek Hop-On Hop-Off Bus izena du ingelesez, eta aukera ematen dizu 24 orduz nahi duzun geltoki guztietan igo edo jaisteko. Hiria bera, tokiko parkeak, lorategiak, hondartzak, eraikinak eta askoz ere gehiago zure kabuz ezagutzeko aukera originala da. Erabilgarri dauden 12 hizkuntzen artetik zurea aukeratu dezakezu, gure hiriaren historia ezagutzeko.

Eta, gogoratu, jaisteko aukera ematen ez duen autogidatutako ibilbide panoramiko oso bat egin nahi baduzu, azken txandako zerbitzua aukeratu dezakezu (salgai soilik Argentinar Errepublikaren Pasealekuan dagoen bus lehiatilan)

Informazio praktikoa

IRAUPENA Ordu bat (ibilbide osoa)
ORDUTEGIA ETA IBILBIDEA Ordutegia eta ibilbidea ikusi
IRTEERA PUNTUA República Argentina Kalea.
HIZKUNTZAK Euskera, gaztelania, frantsesa, ingelesa, alemana, italianoa, japonesa, holandesa, portugalera, katalana, galeagoa eta txinera.
PREZIOAK

BUS TURISTIKOA 24 ORDU

  • Helduak (+13 urte): 16€ BEZa barne
  • Gazteak (5-12 urte): 8€ BEZa barne
  • Haurrak (0-4 urte): doan
  • Desgaitasunen bat daukaten pertsonak, langabetuak, 65 urte gorakoak: 12,8€ BEZa barne (agiriz frogatuta)
  • San Sebastian Card/Basque Card deskontuarekin: 12,8€ BEZa barne

BUS TURISTIKOA AZKEN BUELTA

  • Helduak (+13 urte): 8€ BEZa barne
  • Gazteak (5-12 urte): 4€ BEZa barne
  • Haurrak (0-4 urte): doan
  • Desgaitasunen bat daukaten pertsonak, langabeak, 65 urte gorakoak: 6,40€ BEZa barne (agiriz frogatuta)
NON EROSI
  • Online salmenta.
  • Donostia Turismoaren bulegoetan: Boulevard 8 (urte osoa) eta Frantzia Pasealekua (tren geltokiaren ondoan udaran soilik)
  • República Argentina Pasealekua, 4
  • Bus turistikoaren geltokietan (busean bertan)
HORNITZAILEA SAN SEBASTIÁN TURISMOA (JULIA TRAVEL Y AUTOMOVILES LUARCA SA UTE-k emandako zerbitzua)
OHARRA

Sarrerak ez du zerbitzu konkretu batentzat lekua bermatzen.

  • Sarrera busean trukatu behar da eta momentu hortatik aurrera 24 orduak zenbatzen hasiko dira.
  • Ibilgailuaren tamainak baldintzatuko du ibilgailura gehienezko sarrera.
  • Mugikortasun murriztua duten pertsonentzat egokitutako zerbitzua.
  • Ibilbideak aldaketak izan ditzake, hirian egon daitezkeen ekitaldi ezberdinak direla eta.

Azken txandako zerbitzuaren sarrerak salgai soilik Argentinar Errepublikaren Pasealekuan dagoen bus lehiatilan.

Azken txandako zerbitzuko sarreretan ezin da San Sebastian Card/Basque Card deskonturik erabili.

IRISGARRIA

Bus turistikoaren irisgarritasunari buruzko informazioa

Erosketa aukerak

  • Bus turistikoa
  • NOIZ EROSI
    Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko.
  • ORDAINTZEKO ERA
    Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez.
  • EZEZTATZEAK
    Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago.
  • FROGAGIRIA
    Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.