Antola ezazu zure pizgarria Donostian
Ezbairik gabe, munduko lekurik ederrenetako bat da Donostia. Tradizioak eta modernitateak bat egiten dute jendea aintzat hartuta egituratutako hiri honetan. Hemen, itsasoaren protagonismoa eta paisaia ikusgarria lehian aritzen dira mundu osoan ezaguna den bertako gastronomiarekin. Ez da kasualitatea Donostia izatea metro karratuko Michelin izardun jatetxe gehien dituen munduko hiria.
Donostia Turismoa erakundearen bidez, hainbat pizgarri-proposamen esklusibo jartzen dizkizugu eskura. Proposatzen ditugun pizgarri guztiak talde-balioak, sormena eta Donostiari eta bertako kulturari zein jendeari buruzko jakintza bultzatzera bideratuta daude eta bertako profesionaltasun handiko zerbitzu-enpresen laguntzaz egindako jardueren bitartez gauzatzen dira.
Donostian egiten duzun pizgarri-bidaiak arrakasta handia izateko behar diren osagai guztiak jartzen ditugu zure esku.
Abestiak dioen bezela... «San Sebastián tiene cosas que no tiene el mundo entero» ...
- 2 izen ditu: Donostia (euskaraz) / San Sebastián (gaztelaniaz)
- 3 hondartza, 3 mendi, irla bat eta Badia zorgarri bat
- Gastronomia bikaina eta Michelin izarrez betetako zerua
- Cool-tura asko: jaialdiak, antzokiak, museoak, galeriak, eskulturak...
- Milaka urte dituen hizkuntza, kirol paregabe eta originalak
- Nahi duzun natura guztia oso hurbil
...eta Pizgarriak egiteko aukera ugari