Kongresuen eta ekitaldien rankinga
Zazpigarren postua estatuan egiten diren nazioarteko kongresuen rankingean
Kongresuen eta Batzarren Nazioarteko ICCA Elkartea da kongresuen eta batzarren arloko elkarteen artean prestigiorik handiena duena eta Donostia zazpigarren postuan jarri du estatuan egiten diren nazioarteko kongresuen rankingean. Neurriz eta azpiegituretan handiagoak diren hiriak bakarrik ditu aurretik Donostiak; hala nola Madril, Bartzelona eta Valentzia.
Medikuntzako, zientziako eta kulturako ekitaldietarako gune garrantzitsu bihurtu da Donostia. Zenbakiak gorantz ari dira egiten, gero eta ekitaldi gehiago egiten baitira Donostian, bertakoak nahiz nazioartekoak, hiriak zientzian, teknologian eta gizarte arloan egin duen aurrerabideak erakarrita.
Donostian antolatutako ekitaldi eta kongresu nagusiak
Europako kultura hiriburua 2016an
3.000 ekitaldi inguru kultura-hiriburu izandako garaian.
Amaierako ekitaldia: Hogei ekitalditik gora; musikakoak, dantzakoak, mikroantzerkia, proiekzioak... 3.000 pertsonarentzat (Tabakaleran).
Beteranoen errugbiaren europako hiriburua
Beteranoentzako errugbi-txapelketaren 13. edizioa: 1.500 jokalari, 60 talde, 18 herrialde.
Klima-aldaketaren inguruko nazioarteko batzarra
Change the Change: 600 partaide eta 50 hizlaritik gora, Nazio Batuen Erakundearen ekimenaren testuinguruan.
Inaugurazio-ekitaldiak
Donostia Zinemaldiaren inaugurazio-ekitaldia
1952tik / iraila
Kursaala
3.300 parte-hartzaile
Donosti Cup-en inaugurazio-ekitaldia
1992tik / uztaila
Illumbe
7.800 parte-hartzaile
Nabarmendutako turismogunea ranking garrantzitsuenetan
Nazioarteko bidaien ranking nagusiek Donostia aukeratu dute bidaiatzeko eta kongresuak egiteko munduko leku onenen artean.
Donostiari eman diote orain ere Euskadiko balorazio onena kongresu eta batzarretako turistek, azterlanak aztertutako alderdi guztiak kontuan hartuta.
- LONELY PLANET - Ultimate Eatlist - The world's Top 10 foodie experiences
- TRYPEXPERT - Experts’ Choice 2018: San Sebastián wins Best European Destination
- THYSSENKRUP - Donostia, Euskadiko “Turismogune irisgarri onena”
- NATIONAL GEOGRAPHIC - 11 ciudades perfectas para hacer surf
- EUROPEAN BEST DESTINATION - Best Spring time destinations in Europe
- CONDÉ NAST TRAVELLER - Destinos impresionantes para enamorarte en España