Aretoak hoteletan
MARIA CRISTINA HOTELA














Tratu fineko hotel honek areto zabalak ditu, klasikoak eta dotoreak, eta bertako terraza ederrek Urumea ibaiaren, Victoria Eugenia Antzokiaren eta hiriaren erdialdearen ikuspegi zoragarriak eskaintzen dituzte. Bertan ospatu izan diren ekitaldietan errege-erreginei, Donostia Zinemaldiko izarrei eta goi-mailako gizarteko pertsona ospetsuei egin zaie harrera.
Kokapena Erreserbatu
ARIMA SPA & HOTELA








Eco-friendly hotela, estilo eskandinaviarreko dekorazio minimalista duten saloiekin; leihate handiak dituzte basora begira, eta baliabide teknikoez eta zerbitzu gastronomikoaz hornituta daude. Espazioak naturara daude zabalik. Horietan moldakortasunaren alde egiten da apustu, bilerak egiteko metodo berriak sortzeko, argiaren eta ingurunearen energiaz baliatzen direnak elementu inspiratzaile gisa.
Kokapena Erreserbatu
ARRIZUL CONGRESS HOTELA






Kongresu Jauregitik metro gutxira kokatua, bertako bileraaretoa
azken teknologiez dago hornitua, elkarraldiak (30 pertsona gehienez) edo bilerak egiteko, bai presentzialak bai online.
BARCELÓ COSTA VASCA HOTELA













Hotelik handiena da hirian bilera profesionalak egiteko. 2020an berritua, hamabost bilera-areto ditu, modernoak eta argi naturalarekin, azken baliabide teknikoez hornituak. 300 aparkalekuko parking pribatua du barnealdean, eta espazio egokiak kanpoaldean, edozein ekitaldi aire zabalean egiteko egokiak.
Kokapena Erreserbatu
DE LONDRES Y DE INGLATERRA HOTELA














Belle Époque estiloko areto historikoak eta zaharberrituak, dekorazio klasikoarekin eta Kontxa badiara begira. Ekitaldietarako erabilera anitzeko aretoak, 500 m2-koak guztira, argi naturalarekin eta teknologia berrienez hornituak. 20 pertsonako bilera txikietatik 300 pertsonatik gorako ekitaldi korporatiboetaraino.
Kokapena Erreserbatu
ILUNION SAN SEBASTIAN HOTELA












Hotela metro gutxira dago Ondarreta hondartzatik eta Miramar jauregitik, eta bilera-areto funtzionalak eta irisgarriak ditu, dekorazio minimalistarekin.
Kokapena Erreserbatu
LASALA PLAZA HOTELA








Hotelaren lehenengo solairuan kokatua, Batela aretoak argi naturala du, eta Lasala plaza historikora dago begira. Horrez gain, hotelak rooftop bikain bat du, Kontxa badiaren eta ia hiri osoaren gaineko ikuspegi panoramiko zoragarriak eskaintzen dituena.
Kokapena Erreserbatu
MERCURE MONTE IGUELDO HOTELA














Igeldo mendiaren gaineko talaia paregabe honetan bilera-aretoek leihate handiak dituzte itsasora eta badiara begira. Areto modularrak dira, estetika garaikidekoak, tokapeta profesionaletarako hornituak.
Sarbidea terraza pribatura.
NH COLLECTION SAN SEBASTIAN ARANZAZU HOTELA













Enpresa-bezeroari zuzendutako hotela. Hotel lasai eta dotore honek bilera-areto zabalak ditu, argi naturalaz beteak, ikus-entzunezkoen ekipamenduarekin eta dekorazio modernoarekin. Ekitaldietarako zerbitzu bereziak eskaintzen ditu.
Kokapena Erreserbatu
PALACIO DE AIETE HOTELA












Batzar-gunea, hoteletik erabat bereizia, eraikin nagusiarekin pasabide baten bidez lotua; sarbide bat baino gehiago ditu kaletik. Areto handi bat du, lau areto txikiagotan zati daitekeena.
Kokapena Erreserbatu
SILKEN AMARA PLAZA HOTELA














Urumea ibaiaren ertzean, eraikin modernoak kontrastatu egiten du bere barnealde dotoreekin. Bertako aretoek elkartu egiten dituzte Donostiaren izaera garaikidea eta Euskal Herriak bezezkoa duen xarma tradizionala. 500 m2-ko espazio modularrak ditu bilerak eta ekitaldiak egiteko.
Kokapena Erreserbatu