Bizialdi osoko Orientazioari buruzko Biltzarra (AEOP)
- 2024 Ots 20
Espainiako Orientazio eta Psikopedagogia Elkarteak (AEOP), Euskal Herriko Unibertsitate Publikoarekin lankidetzan, nazioarteko biltzar bat antolatu du. Biltzarra otsailaren 22an eta 23an izango da, EHUko Carlos Santa Maria zentroan (Donostia). Donostia Turismoko Convention Bureau-ren babesarekin irabazitako hautagaitzari esker gauzatu ahal izan da ekitaldia, eta 200en bat pertsonak parte hartzea espero da.
Biltzarrak bi helburu nagusi ditu: bizialdi osoko orientazioarekin lotutako gaiei buruzko eztabaida sustatzea, eta, arlo zientifikoan zein politikoan hori guztia aurrera ateratzen laguntzea. Hainbat autonomia erkidegotako eta beste herrialde batzuetako orientazioaren arloko profesionalak elkartzeko gune egoki bat eskaintzea da asmoa, ezagutzak eta esperientziak trukatze aldera.