EUSKAL KOSTALDEKO GEOPARKEA

Euskal Kostaldeko UNESCOren Munduko Geoparkea Kantauri itsasoaren eta euskal mendien artean dagoen lurralde txiki bat da, eta Deba, Mutriku eta Zumaia udalerriek osatzen dute. Lurraren historia hurbileko pasarte txundigarrienetako batzuk gordetzen dituen paisaiaren protagonista geologia da. Bere 13 kilometroko itsaslabarrek harri geruzen (flysch) eraketa ikusgarria dute, liburu handi baten antzera, Lurraren historiako 60 milioi urte baino gehiago erakusten dizkigutenak.