Aretoak Hoteletan, 4****
ANTIK SAN SEBASTIAN HOTELA






Hotela Ondarreta distrituan dago, hiriki auzorik historikoenetako bat. Antiguo auzoan, non bere kalee artean era guztuitako denda tradizional eta taberna edo jatetxeetan gastronomia onena ere aurki ditzakezu. Hotela 46 logela ditu, denak kanpoaldera begira eta zabalak, hiriaren ikuspegiarekin. Aire girotua, minibarra eta kutxa gotorra ditu.
Kokapena Informazio gehiago
ARIMA SPA & HOTELA








Eco-friendly hotela, estilo eskandinaviarreko dekorazio minimalista duten saloiekin; leihate handiak dituzte basora begira, eta baliabide teknikoez eta zerbitzu gastronomikoaz hornituta daude. Espazioak naturara daude zabalik. Horietan moldakortasunaren alde egiten da apustu, bilerak egiteko metodo berriak sortzeko, argiaren eta ingurunearen energiaz baliatzen direnak elementu inspiratzaile gisa.
Kokapena Informazio gehiago
ARRIZUL CONGRESS HOTELA





Kongresu Jauregitik metro gutxira kokatua, bertako bileraaretoa
azken teknologiez dago hornitua, elkarraldiak (30 pertsona gehienez) edo bilerak egiteko, bai presentzialak bai online.
BARCELÓ COSTA VASCA HOTELA









Hotelik handiena da hirian bilera profesionalak egiteko. 2020an berritua, hamabost bilera-areto ditu, modernoak eta argi naturalarekin, azken baliabide teknikoez hornituak. 300 aparkalekuko parking pribatua du barnealdean, eta espazio egokiak kanpoaldean, edozein ekitaldi aire zabalean egiteko egokiak.
Kokapena Informazio gehiago
DE LONDRES Y DE INGLATERRA HOTELA








Belle Époque estiloko areto historikoak eta zaharberrituak, dekorazio klasikoarekin eta Kontxa badiara begira. Ekitaldietarako erabilera anitzeko aretoak, 500 m2-koak guztira, argi naturalarekin eta teknologia berrienez hornituak. 20 pertsonako bilera txikietatik 300 pertsonatik gorako ekitaldi korporatiboetaraino.
Kokapena Informazio gehiago
ILUNION SAN SEBASTIAN HOTELA







Hotela metro gutxira dago Ondarreta hondartzatik eta Miramar jauregitik, eta bilera-areto funtzionalak eta irisgarriak ditu, dekorazio minimalistarekin.
Kokapena Informazio gehiago
LASALA PLAZA HOTELA







Hotelaren lehenengo solairuan kokatua, Batela aretoak argi naturala du, eta Lasala plaza historikora dago begira. Horrez gain, hotelak rooftop bikain bat du, Kontxa badiaren eta ia hiri osoaren gaineko ikuspegi panoramiko zoragarriak eskaintzen dituena.
Kokapena Informazio gehiago
MERCURE MONTE IGUELDO HOTELA








Igeldo mendiaren gaineko talaia paregabe honetan bilera-aretoek leihate handiak dituzte itsasora eta badiara begira. Areto modularrak dira, estetika garaikidekoak, tokapeta profesionaletarako hornituak.
Sarbidea terraza pribatura.
NH COLLECTION ARANZAZU HOTELA








Enpresa-bezeroari zuzendutako hotela. Hotel lasai eta dotore honek bilera-areto zabalak ditu, argi naturalaz beteak, ikus-entzunezkoen ekipamenduarekin eta dekorazio modernoarekin. Ekitaldietarako zerbitzu bereziak eskaintzen ditu.
Kokapena Informazio gehiago
ONE SHOT TABAKALERA HOUSE HOTELA




Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan dagoen 4 izarreko hotel boutiquea izateaz gain, bertako artisten egoitza ere bada, ostatuari giro berezia ematen diona. Gelek barne-diseinu esklusibo eta erosoa dute, eraikinaren jatorrizko izaeran oinarrituta. Gainera, saunadun fitness gela eta bertako produktuak in-jars formatuan eskaintzen dituen El Eskondite gastronomia eta ekitaldi-gunea ere baditu.
Kokapena Informazio gehiago
PALACIO DE AIETE HOTELA






Batzar-gunea, hoteletik erabat bereizia, eraikin nagusiarekin pasabide baten bidez lotua; sarbide bat baino gehiago ditu kaletik. Areto handi bat du, lau areto txikiagotan zati daitekeena.
Kokapena Informazio gehiago