Victoria Eugenia antzokia
Victoria Eugenia antzokia hiriaren erdi-erdian dago, eta Donostiako eraikinik bereizgarrienetako bat da. Antzokiak historia oparoa du, eta hiriko kultura-gertaera nagusien lekuko izan da 1912tik, hau da, inauguratu zutenetik.
2007an guztiz berritu zuten, eta, ordutik, antzokia espazio eszeniko berritzailea dugu, ekipamendu eta zerbitzurik modernoenez hornitua. Alabaina, ez ditu jatorrizko xarma eta ezaugarriak galdu.
Areto Nagusia eta Klub aretoa ditu, baita erabilera anitzeko zenbait eremu ere, kultur jarduera askotarikoak edo kongresu eta bilerekin loturiko jarduerak egiteko.
Aretoa | Argi naturala | M2 | Altuera | Edukiera |
---|---|---|---|---|
Agertokia | - | 310 m2 | - | 200 Banketea 350-500 Koktela |
Areto Nagusia | 255 m2 | - | 900 Antzokia | |
Kluba | - | 229 m2 | - | 120 Antzokia 80 Banketea 50 Eskola 180 Koktela |
Sarrera eta foyerra | ✓ | 95 m2 | - | 60 Banketea 60 Eskola 300 Koktela |
Txina aretoa | ✓ | 30 m2 | 3,5 | 50 Antzokia 30 Eskola |
Dantza-aretoa | ✓ | 210 m2 | - | 100 Eskola |
Prentsa-aretoa | - | 50 m2 | - | 40 Eskola |
Cateringa: Esklusibotasunik ez
Galeria