Ordutegiak eta intereseko telefonoak
Ordutegiak

Astelehenetik larunbatera irekitzen dituzte dendak . Ohiko ordutegia 10:00etatik 14:00etara izaten da goizez eta 16:30etik 20:00etara arratsaldez. Merkataritza-zentroak eguerdian ez dituzte ixten eta 10:00etatik 22:00etara egoten dira zabalik.

Bazkarietarako eta afarietarako ordutegia Europako gainerako lekuetan baino beranduago izaten da. Jatetxeek 13:30etik 15:30 artean zerbitzatu ohi dute bazkaria eguerdian eta 20:00etatik 23:00etara gauetan. Ez dago propina uzteko betebeharrik. Zerbitzua ona izan dela uste izanez gero, borondatezkoa da ehuneko bat uztea.

Pintxo-tabernak egun osoan egoten dira zabalik, baina pintxoak 11:00etatik gauera arte (23:00ak arte) eskaintzen dituzte.

Gaueko aisialdia: tabernak (gintoneria, whiskyaren museoa, gastropub, chill out...). astegunetan 00:00ak inguruan ixten dituzte eta asteburuetan, goizaldeko 02:00etan.

Donostiako terrazak: behe denboraldian 22:30 arte igandetik ostegunera eta ostiral, larunbat eta jaiegunen bezperetan, berriz, 24:00ak arte.

Bankuak goizez irekitzen dituzte, 08:30etik 13:30era.
Intereseko telefonoak
Donostia Turismoaren bulegoa | 943 48 11 66 |
Herritarrentzako informazioa | 010 |
Galdutako gauzak | 943 48 13 20 / 943 26 76 06 |
Donostiako ibilgailuen-gordailua / garabia | 943 32 06 58 |
Guardiako farmaziak | 943 42 91 17 - Colegio Oficial de Farmacéuticos Gipuzkoa |
Donostia ospitalea | 943 00 70 00 |
Policlinica Gipuzkoa - Grupo Quirón Salud | 901 123 456 |
Donostiako larrialdiak | 112 |
Donostiako Udaltzaingoa | 092 / 943 48 13 20 |
Ertzaintza | 088 / 943 53 86 06 |