Museoak
ALBAOLA ITSAS KULTUR FAKTORIA
Itsasontzi historikoak jendearen aurrean eraiki eta zaharberrituz, Pasaian (Gipuzkoa) kokatutako Albaola Itsas Kultur Faktoria euskal itsas ondarea berreskuratu eta balioan jartzen duen gune berritzailea da. Albaola Itsas Kultur Faktoria ontziola-museoa publikoari irekita dago eta bere ezaugarri nagusiak dinamismoa, jardueren aniztasuna eta nazioarteko proiekzioa dira.
AQUARIUM DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
1908an sortuta. Aquariuma Donostiako portuan aurkitzen da. Bere hiru solairutan bisitariak 5.000 arrain baino gehiago ikusi ditzazke, sekulako ozeanarioa 360º-ko tunelarekin eta balearen eskeleto enblematikoaren museo bat.
CHILLIDA LEKU MUSEOA
Chillida Lekun Eduardo Chillidaren obra-gorpusaren zati handiena eta adierazgarriena eta bere artxiboa biltzen da.
CRISTOBAL BALENCIAGA MUSEOA
Cristobal Balenciaga diseinatzaile eta jostuna, goimailako joskintzako sortzaile garrantzitsuenetakotzat jjotzen da. Getaria arrantzale-herrian jaio zen, 1895ean, Donostiatik 29 kilometrora. Bertan dago haren bizitza, lana eta estiloa omentzen dituen museoa.
MUSEO SAN TELMO
Donostiako hirigunean kokatua, San Telmo Museoa XVI. mendeko komentu domingotarra da, arkitektura garaikideko hedapenarekin. Euskal gizartearen eta kulturaren muinean murgiltzeko ibilbidea eskaintzen du.