Miramar jauregia
Cottage ingeles estiloko jauregi ikusgarria, leku paregabe eta bikain batean kokatuta dago, Kontxako badian, eta hiriko ikuspegi onenetako bat du. Miramar Jauregia 1893an eraiki zen, Maria Cristina erreginak hala eskatuta, udako egoitza gisa.
Birgaitze integrala egin ondoren, Jauregia abangoardiako egoitza bat da, eta mota guztietako ekitaldiak antolatzeko beharrezkoak diren ekipamendu eta zerbitzu guztiak ditu: konbentzioak, biltzarrak, mintegiak, desfileak, produktuen aurkezpenak, koktelak, oturuntza bereziak edo batzar nagusiak. Era guztietako ekitaldi korporatiboak edo sozialak antolatzeko esparru paregabea.
Nabarmentzeko alderdiak |
Jatorrizko egitura zintzotasunez mantentzen duten eremu nobleak, besteak beste, Areto Zuria, Musikaaretoa, Zurezko Aretoa, Areto Txikia. Liburutegia eta Errege-jantokia. |
Gehienezko edukiera |
Banketea: 420 pax |