Enbaxadore programa 2019
- 2019 Aza 28
Donostia Turismoak eta Kursaalek Enbaxadore kolektiboa gonbidatu dute galara, kongresuak erakartzeko egiten duten lana aintzatesteko
Kursaalek bere 20. urteurrena ospatzeko hainbat artista bikain bilduko ditu, urteko jardueraren erakusgarri. Ekitaldirako diseinatutako egitarauan, errepertorio klasikoaren dotorezia eta pop rockaren energia uztartuko dira, baita balletaren dotoretasuna eta abesbatzen indarra ere.
Donostia Turismoak eta Kursaalek Enbaxadore kolektiboa gonbidatu dute ekitaldi berezi horretara, kongresuak eta talentua hirira erakartzeko egiten duten lana aintzatesteko.
Enbaxadore programa 2012an sortu zen hirian ekitaldi edo kongresuak antolatu dituzten profesionalak nabarmentzeko. Estatu mailakoak direnean, 450 pertsonatik gorakoak izan behar dira, eta nazioartekoak badira, 200 pertsonatik gorakoak.
Biltzarren eragina Donostian eta Gipuzkoan
Kursaalek eta Donostia Turismoak sustatutako programa honen xedea da Estatuko zein nazioarteko ekitaldi garrantzitsuak Donostiara eta Gipuzkoara ekartzea, eta kongresuak antolatzen dituzten pertsonen lana aintzatestea. Hautagaitza aurkezteak eta biltzar bat antolatzeko ardura hartzeak eskatzen duen ahalegina nabarmendu nahi dute Kursaalek eta Donostia Turismoak, izan ere, lan desinteresatu honek eragin handia du; bai ekonomian bai gure ingurunean jakintza sortu eta zabaltzeari dagokionez.
Biltzarrek hazkunderako indar handiena duen segmentua osatzen dute; kuantitatiboki lurraldeko baliabide ekonomikoak dinamizatzen dituen ekintza da, eta kualitatiboki, talentua eta ezagutza erakartzen duena.
2018an 154 bilera antolatu dira hirian (kongresuak, jardunaldiak, batzarrak…); horietatik, %63 nazioartekoak izan dira eta %78 goi-denboralditik kanpo egin dira. Inpaktu ekonomikoa 41.061.650 € ingurukoa izan zen, hots, ostatu gauak bider partehartzaileen batez besteko gastua (350 €).