TISA Gipuzkoak ADEAZA “Segurtasun-bermea – COVID 19” zigilua eskuratu du

Kongresu, ekitaldi eta bilerak osotasunean antolatzen espezializatutako zerbitzu-enpresak, TISA Gipuzkoak, langileen zerbitzuen kudeaketan jardunbide oso zorrotza betetzeko konpromiso arduratsua eskuratu du.

Azafata Enpresen Espainiako Elkarteak (ADEAZA) egindako “Kongresu, Ekitaldi eta Sustapenetan antolakuntzan laguntzeko langileentzat Koronabirusaren (SARS-CoV 2) kutsatzea murrizteko neurri eta gomendioen gida” ezartzeko konpromisoa dakar berekin ADEAZA zigiluak.Langileei eta bezeroei segurtasuna eskainiko dien tresna izan nahi du gidak, langile laguntzaileei prestakuntza eman, eta aldi berean, bazkide diren enpresak seguru eta arduratsu gisa berezitu eta posizionatu nahi ditu, profesionaltasunaren eta kalitatearen bermatzaile izan daitezen.