Beste behin, Donostia sormenaren eta komunikazioaren erdigune izango da C 2020 egunekin

 

  • Club de Creativosek, Donostia Turismoaren laguntzarekin, Donostian C egunen bosgarren edizioa, komunikazio eta marketin arloetako profesionalen topaketa nagusia, antolatu du.
  • Aurtengo kongresua berezia izango da; urriaren 10ean Kursaal aretoan jardunaldi presentziala egingo da, eta urriaren 8an eta 9an, aldiz, jardunaldiak online izango dira, Kursaal birtualaren bitartez.
  • Donostia Turismoak kongresuen turismo mota hori babestearen aldeko apustua egin du turismogunearen jarduera estrategiko eta posizionamenduko jarduera gisa.

Club de Creativos taldeak, Donostia Turismoaren Kongresuen eta Ekitaldien sailaren laguntzarekin, C egunak Donostian berriro ere martxan jartzeko ahalegina egin du aurten, azken 5 urteotan bere egoitza izan den hiriarekiko leial izanda. Hitzordua hasiera batean martxorako aurrez ikusita zegoen, baina gorabehera berrietara moldatu da eta formatu hibridoa itzuliko da hirira: online izango da urriaren 8 eta 9an, eta presentziala hilaren 10ean.

Donostia Turismoak turismogunearen posizionamendua eta ezagutzaren ekonomia bultzatzeko jarduera estrategiko gisa, bileren turismoaren aldeko apustua egiten jarraitzen du. Hori dela eta, C egunak babestu ditu kongresua Donostian egiteak lortu duen garrantziari esker. Izan ere, komunikazio eta marketin arloetako profesionalentzako topagune nagusi eta erreferentziazko hitzordu bihurtu da ekimena.

Aurtengo kongresuak sormen arloko industriako eragile guztiak (komunikatzaileak, marketeer-ak, sortzaileak, ekoizleak, errealizadoreak, komunikabideak…) bilduko ditu eta industria bizia eta aktiboa dela, eta baldintzak aurkakoak izan arren, elkarrekin harremanak izaten jarrai dezakegula erakutsiko digu. Horretarako, oso bestelakoa den onlineko formatua jarri du abian, parte-hartzaileek elkartzeko eta elkarri aitorpena egiteko aukera izan dezaten.

Kursaalean streaming bidez eskainiko dira hiru jardunaldiak eta, gainera, urriaren 10ean, larunbatean, zuzenean egingo dugun jardunaldiaren agertokia izango da. Programaren ardatzak “elkarrizketa berriak” eta marken eta pertsonen arteko harremanetan, narratibetan eta bideetan izandako aldaketa izango dira. Izan ere, aldaketa horiek, osasun-krisiaren zuzeneko ondorioa izan ez diren arren, krisiak bizkortu egin ditu.

Sortzaileek, filosofoek, kazetariek, artistek eta estrategek osatutako hizlarien talde handi batek lagunduko du errealitate berri hori azaltzen, horiek garatzen diren testuingurua eta horiek sortzen diren agertokiak, eta lantzen dituzten narratibak, hizkerak eta tematikak aztertuta. Testuinguru berri hori azaltzeko, bertan izango dira hauek: Daniel Innerarity, filosofoa eta politologoa; Marta García Aller, kazetaria eta idazlea; Genís Roca, aholkularia; Álex Pallete, Picnic enpresaren sortzailea; David Alayón, Innuba enpresaren sortzailea; eta Cristina Santamarina, soziologoa.

Formatu, bide eta narratiba berriak ezagutzeari dagokionez, honako hauek izango dira hizlari nagusiak: Ricardo Motti, Spotifyren sormen-soluzioen arduraduna; Beatriz Medina, Freeda Mediako zuzendaria; Óscar Testón, OTU Cinemaren sortzailea, eta Gustavo Entrala aholkularia, besteak beste, 101 agentziaren sortzailea. Horrez gain, bertan izango dira artistak, sortzailek edo diseinatzaileak ere, eta horien artean hauek aipa ditzakegu: Albert Folch eta Rafa Martínez, Coco Dávez artista polifazetikoa, eta BBHko mundu mailako zuzendari sortzailea, Joakim Borgström.

Ikus-entzunezko munduaren aldaketaren inguruko elkarrizketa horrek, gainera, mahai-inguruan elkartuko ditu hauek: Oriol Villar, OriolVillarreko zuzendari sortzailea, errealizadorea eta gidoilaria; Albert Soler, Mamma Teamen sortzailea eta APCPko presidentea; Alba Barneda, Canadako produkzio-zuzendaria; eta Miguel Escribano, Haroldeko produktore exekutiboa.

Topaketa presentziala amaitzeko, sari-banaketako festa egingo dute. Bertan, Sormeneko sari nazionalak, 2020ko Ohorezko c de c saria eta talentu gazteari zuzendutako Juan Mariano Mancebo saria banatuko dituzte.


c de c eta Donostia

c de c-k sare sozialetan kanpaina bat bideratuko du horrenbeste urtean Donostiak sormen-komunitateari eskaini dion guztia hiriari itzultzeko asmoz. #MiSanseFavorito kanpainaren lokailua “Babestu enpresa txikiak” sticker-ak izango dira eta sortzaile edo profesionalak izango dira horren protagonistak. Izan ere, kanpainaren baitan, hiriko taberna, jatetxe edo lokal gogokoena aukeratu beharko dute. Gomendio hori zuzenean iritsiko zaio lokalari enpresa txikiei babesa emateko pandemiaren baitan Instagramek abian jarri zuen ekintzaren bidez.

Horrez gain, #Aupacdec lehiaketa antolatuko dute eta, horretarako, Facebookek Donostiako toki enblematikoenen iragazkiak jarriko ditu martxan. Horiek, gero, Reels-en erabili ahal izango dira (Instagrameko bideo arloko azken berrikuntza da). Donostiatik gertu sentitzera eta c de c-ren ekimen handia inoiz baino gehiago, nahiz eta onlineko formatuan izan, bizitzera zuzendutako ekimena da.

c de c-eko presidenteak, Judith Franciscok, adierazi duenez, “badakigu ezin daitekeela topaketaren eta harremanaren esperientzia fisikoa ordezkatu eta horixe da, hain zuzen ere, Donostiako bilerarekiko irrika handiena eragiten diguna. Hala eta guztiz ere, Donostia topaketaren, ikaskuntzaren eta inspirazioaren erakusgarri dela dioen ideia mantendu behar genuela uste genuen. Baditugu beste bi helburu ere. Egitaraua apartekoa da, baina ez genekien nola eskaini topaketaren ideia, jolas moduan besterik ez bada ere eta, horregatik, onlineko zatian ahalegin osagarria egin behar izan dugu. Harrigarria eta, aldi berean, interesgarria izango dela uste dut. Elkar ikusteko eta ukitzeko modu berriak arakatuko ditugu, gutxienez benetan berriro halakoak egin ahal izan arte”.

C 2020 Egunak honako hauen babesari esker egingo dira: Donostia Turismoa, Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Kursaal, Correos, Spotify, Bankia, Yoigo, Exterior Plus, Smart eta Cheil.

Ikus egitaraua