Martxoako kongresu nabarmenak Donostian

Donostia Turismoak MICE jarduera sustatzearen aldeko apustua egiten du, hirian duen eraginagatik, bai maila ekonomikoan, bai gure lurraldean ezagutza sortu eta zabaltzeko orduan. Horregatik, DSSTko Convention Bureau sailetik, hainbat kolaborazio landu dira martxora begira: C- Eguna- Sormenaren Lehiaketa eta Sortzaileen eta Iragarleen arteko Topaketa, Sukaldaritzaren Elkarrizketak-DdC 2023, X. Itsas Biltzarra eta Unión-Cesoleko Soldadura eta Teknologien XXXIII. Jardunaldi Teknikoak.

Era berean, martxoan zehar beste biltzar eta bilera nazional eta internazional batzuk egingo dira hirian, hala nola: Memoria Demokratikoari buruzko Estatuko Kongresua (Ficoba), XIX. Europgap Marketing Foroa (Kursaal), Arte Eszenikoen Dferia (Victoria Eugenia Antzokia), 5th Annual San Sebastian ELT Conference (Miramar Jauregia) edo XIX. European Workshop on Phosphorus Chemistry & 3rd Spanish Workshop on Phosporus Chemistry (EHU).

» Ikusi kongresuen agenda

CESOL UNIBERTSITATEKO SOLDADURA ETA TEKNOLOGIEI BURUZKO XXXIII. JARDUNALDI TEKNIKOAK

Jardunaldien hurrengo edizioa martxoaren 7tik 9ra egingo da, eta Ficoba, sektoreko adituen artean esperientziak eta ezagutzak trukatzeko topagune bihurtuko da.

» Informazio gehiago

X. ITSAS KONGRESUA

Martxoaren 9an eta 10ean Itsas Kongresuak bere 10. edizioa ospatuko du, aurten ere, 2023rako sektore nautikoaren agenda osatzen duten gairik gorienen eztabaida bultzatzeko. Horretarako, hitzaldi motibatzaileak, analisiak hausnarketak eta ekintzarako jarraibideak izango dira protagonista.

» Informazio gehiago


SUKALDARITZAKO -ELKARRIZKETAK - DdC 2023

Sukaldaritzako Elkarrizketen 9. edizioa martxoaren 13an eta 14an egingo da Basque Culinary Centerren, hitzaldi, eztabaida eta mahai-inguruekin, gastronomia goitik behera aztertzeko asmoarekin.

» Ikusi programa