Udako kongresu nabarmenak Donostian

Udan zehar estatuko eta nazioarteko hainbat kongresu eta bilera egingo dira, besteak beste: Proiektuen Zuzendaritza eta Ingeniaritzari buruzko Nazioarteko XXVII. Kongresua (AEIPRO), uztailaren 10etik 13ra bitartean, Oronan; Quantum Phenomena 2D Matter Kongresua, ekainaren 17tik 21era, Miramar Jauregian; edota Topological Matter School (TMS) Kongresua, abuztuaren 20tik 25era, hau ere Miramar Jauregian.

Irailean, nabarmentzekoak dira Top100+IX Medical Laser Congress edota Osasun Digitalari buruzko Nazioarteko X. Kongresua, Donostian hainbat aldiz antolatu izan direnak; edota Europar Batasuneko Kontseiluaren Enbaxadoreen Gailurra (COREPER II), irailaren 21etik 23ra gure hirian egitekoa.

Kongresu horietako batzuk Donostia Turismoko Convention Bureau-k irabazitako eta babestutako hautagaitzetatik datoz, hala nola: 

119 th Annual Meeting of The New York Section of the American Urological Association (AUA)

Amerikar Urologia Elkartearen (AUA) New Yorkeko Sailaren 119. Urteko Topaketa abuztuaren 27tik irailaren 2ra egingo da Donostiako Maria Cristina Hotelean. Bilerak ezohiko hezkuntza-programa izango du, urologiaren arlo guztiak jorratuko baititu —dibertsitatea, ekitatea eta osasun politika barne. 

» Informazio gehiago

Architectures and Mechanisms of language Processing (AMLaP)

AMLaP 29. hitzaldia abuztuaren 31tik irailaren 2ra izango da Kursaal Biltzar Jauregian, BCBL-k (Basque Center on Cognition, Brain and Language) antolatuta. Bileran, mekanismo kognitiboei buruzko ikuspegi psikologikoak, konputazionalak eta teorikoak jorratuko dira, eta "garun elebidunari" buruzko sinposio espezifiko bat egingo da. 


» Informazio gehiago 

» Ikusi kongresuen agenda