Urriako kongresu nabarmenak Donostian

Urrian zehar estatu eta nazioarte mailako hainbat biltzar eta bilera egingo dira hirian. Horietako batzuek irabazitako hautagaitzetan dute jatorria eta Donostia Turismoko Convention Bureauren laguntza izan dute, besteak beste, Turespaña III. Konbentzioa, CONAIF biltzarra eta AEDAF biltzarra, batzuk aipatzearren.

Hauek dira urrian Donostian egingo diren kongresuetako batzuk:

Passion for Knowledge

P4K nazioarteko zientzia jaialdia da, herritar guztientzat irekita dago eta Donostia International Physics Center ikerketa-zetroak antolatzen du. Komunitate zientifikoaren eta gizartearen arteko topagune bat sortzeko helburuz, jarduera-egitarau zabala du. Urriaren 2tik 7ra egingo da hainbat egoitzetan, hala nola Tabakalerako Kutxa Kultur gunean, Victoria Eugenian edota Miramar Jauregian, eta 800 ordezkari inguru espero dira.

XIV International Conference on Energy Efficiency and Sustainability in Architecture and Urban Planning (EESAP)

EESAP4 nazioarteko konferentziaren hamalaugarren edizioa urriaren 4an eta 5ean egingo da, Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan (Donostia). 200 ordezkari inguru bilduko dituen topaketa profesionalean, habitatarekin zerikusia duten gaurko eta biharko erronkak jorratuko dituzte.

Turismo Gastronomikoaren Munduko 8. Foroa 2023

Turismoaren Mundu Erakundeak eta Basque Culinary Centerrek Turismo Gastronomikoaren Munduko 8. Foroa antolatu dute urriaren 5etik 7ra bitartean, Donostiako Tabakaleran. 400 bat ordezkari izango dituen foro honen sorreran batez ere bi helburu izan dituzte gogoan: turismo eta gastronomiaren arloko adituen artean esperientzien trukea sustatzea, eta, jomuga turistikoak garatzeko faktore gisa turismo gastronomikoa sustatzea.

25 San Sebastián Gastronomika - Kursaal

Urriaren 9tik 11ra bitartean 'San Sebastian Gastronomika Euskadi Basque Country'ren 25. urteurrena antolatuko da, sorpresa askorekin. Bi hamarkada eta erdi hauetan garrantzitsuak izan diren protagonistetako asko elkartuko dira berriro Kursaal Jauregian, baita orain lekukoa daramatenak eta bide berriak irekitzen dihardutenak ere. Japoniako eta Estatu Batuetako sukaldaritzek protagonismo berezia izango dute.

Turespaña III. Konbentzioa

Urriaren 23tik 25era bitartean, Turespaña Konbentzioaren III. edizioa izango da Kursaal Jauregian eta turismoaren eraldatze jasangarria izango du aztergai, hiru ikuspegi kontuan hartuta: ingurumena, gizartea eta ekonomia. Edizio honetan, nobedade gisa, esperientzia jasangarri arrakastatsuak aurkezteko gune bat egongo da.

Energia eta Fluidoak Instalatu eta Mantentzen dituzten Enpresa Elkarteen Konfederazio Nazionalaren Biltzarra (CONAIF)

CONAIF biltzarraren 33. edizioa urriaren 26an eta 27an izango da Donostiako Kursaal Biltzar Jauregian. Elkarte anfitrioia Instagi izango da eta biltzarrean 300en bat ordezkari bilduko dira.

EDAF Zerga Aholkularien Espainiako Elkartearen XXXV. Biltzarra

AEDAF biltzarra urriaren 26tik 28ra egingo da Donostiako Kursaal Biltzar Jauregian. Osoko bilkuretan eta saio paraleloetan 350en bat ordezkari bilduko dira.

» » Kongresuen agenda ikusi