Donostia Turismoako Convention Bureau-k Pariseko Salon Pure Spain-en parte hartu du

pure meeting paris

Donostia Turismoko Convention Bureau-k Parisko Salon Pure Spain aretoan hartu zuen parte urriaren 19an. Espainiari eskainia soilik, topaketa hau Espainiak Parisen duen Turismo Bulegoak (OET) antolatu zuen, Pure Meetings & Events-ekin batera.

Jardunaldian MICE sektoreko eta aisialdi turistikoaren arloko 100 ordezkari espainiar baino gehiago izan ziren: hiri nagusietako convention bureaux, hotel kateak, DCMak, turismo administrazioetako ordezkariak... eta Frantziako ehun hosted buyer inguru ia.

Ekitaldia Parisko Pavillon Saint Clair eraikin historikoan izan zen, Eliseo Zelaietatik gertu. Han, Donostia Turismoko Convention Bureau-k hitzordu ugari hitzartu zituen eragile frantsesekin, eta helmuga turistikoaren nobedadeak aurkezteaz gain, harreman profesional aberasgarriak sortu ziren.

Salon Pure Spain ekitaldia bi herrialdeen parte hartze arrakastatsuarekin amaitu zen. Convention Bureau-k aurreikusitako helburuak lortu ditu, Donostia hirirako merkatu nagusia izaten jarraitzen duen herrialdearekin negozio aukerak itxi ahal izan zituelako.

Informazio gehiago