Urtarrileko kongresu nabarmenak Donostian

Urtarrilean, nazioko eta nazioarteko hainbat kongresu eta bilera egingo dira hirian. Nabarmentzekoak:

  • Urtarrilaren 23tik 25era | International Workshop on Informatics with applications (WIWA)

  • Tecnun Eskolan —Nafarroako Unibertsitateak Donostian duen Ingeniaritza Eskolan— egingo den nazioarteko kongresu honetan 50 parte hartzaile inguru izango dira, eta diziplinarteko ikuspegi batetik abiatuta, gaur egun gero eta garrantzi handiagoa duten gaiak aztertuko dituzte bertan, besteak beste : txip bakarreko sistemak, gauzen Internet, energia adimendunen sistemak, zirkuitu integratuak, etab. 2024ko WIMA-k plataforma hibrido digital eta fisiko bat sortu nahi du hainbat arlotako adituak biltzeko, bi helburu nagusirekin: ezagutzak partekatzea, eta, lehen aipatutako gaietan eta sortzen ari diren beste gai batzuetan irtenbide berritzaileak eta diziplinartekoak sustatzea. Hitzaldi magistralak, mahai-inguruak eta eztabaidak ardatz hartuta, parte hartzaileek eredu digitaleko joerarik nabarmenenak eta teknologiarik aurreratuenak zehatz-mehatz ezagutzeko aukera izango dute.
  • Urtarrilak 25 eta 26| Kaudimengabeziari buruzko jardunaldiak

  • Urtarrilaren 25ean eta 26an, Kaudimengabeziari buruzko jardunaldi batzuk antolatuko dira Miramar Jauregian. Ekitaldia mahai-eztabaida formatuan egingo da eta aztergai izango diren gaietan 200 adituk hartuko dute parte, batzuk arlo juridikokoak eta beste batzuk arlo akademikokoak. Jardunaldien egoitza Euskadin egon arren, estatu osoko profesionalentzat interesgarria izan dadin pentsatuta dago.

» Kongresuen agenda ikusi