Biltzar nabarmenak Donostian otsailerako
- 2024 Ots 01
Otsail honetan estatu zein nazioarte mailako biltzar eta bilera ugari egingo dira hiriko hainbat egoitzatan:
- 8an eta 9an - SYMPOSIUM ON COMPUTING CONJUGATED COMPOUNDS (CPIC)
- Facultad de Educación, Filosofía y Antropología UPV/EHU - HEFA
- Facultad de Educación, Filosofía y Antropología UPV/EHU - HEFA
- 9an - 5th ANNUAL YOUNG SPANISH MOLECULAR IMAGING NETWORK MEETING (ySMIN) - ESMI
- Kursaal
- Kursaal
- 18an - NOMAD RAID
- Donostia
- Donostia
- 21etik 23ra - ERREPIDEKO BIDAIARIEN GARRAIORAKO ENPRESA TXIKI ETA ERTAINEN BILTZAR NAZIONALA (DIREBUS)
- FICOBA
- FICOBA
- 22an eta 23an - BIZIALDI OSOKO ORIENTAZIOARI BURUZKO BILTZARRA (AEOP)
- Centro Carlos Santamaría UPV/EHU
- Centro Carlos Santamaría UPV/EHU
- 22an eta 23an - DONOSTIA MEETING DAY 2024 - QUALISOPTIMA
- Hotel Mercure Monte Igeldo
- Hotel Mercure Monte Igeldo
- 27an - I TWING RAID
- FICOBA
- FICOBA
Haietako bik Donostia Turismoko Convention Bureau-ren laguntza izan dute edo zegozkion hautagaitzak irabazi dituzte:
Errepideko bidaiarien garraiorako enpresa txiki eta ertainen Biltzar Nazionala (DIREBUS) - Otsailaren 21etik 23ra
Otsailaren 21etik 23ra bitartean, FICOBAn, errepideko bidaiarien garraiorako Enpresa Txiki eta Ertainen III. Biltzar Nazionala egingo da, DIREBUS izenarekin ezaguna. Mugikortasunaren arloko punta-puntako adituek hartuko dute parte biltzarrean, baita tokiko eta eskualdeko ordezkariek ere.
EElkarrizketa sustatzeko, ideiak trukatzeko eta errepideko bidaiarien garraio sektorea hazten eta etengabe hobetzen lagunduko duten estrategiak formulatzeko aukera gisa aurkezten zaigu hirugarren edizio hau.
Biltzarrak 150 parte hartzaile izango ditu guztira, eta Donostia Turismoko Convention Bureau-ren babesa jaso du.
Bizialdi osoko Orientazioari buruzko Biltzarra (AEOP) – Otsailaren 22an eta 23an
Espainiako Orientazio eta Psikopedagogia Elkarteak (AEOP), Euskal Herriko Unibertsitate Publikoarekin lankidetzan, nazioarteko biltzar bat antolatu du. Biltzarra otsailaren 22an eta 23an izango da, EHUko Carlos Santa Maria zentroan (Donostia). Donostia Turismoko Convention Bureau-ren babesarekin irabazitako hautagaitzari esker gauzatu ahal izan da ekitaldia, eta 200en bat pertsonak parte hartzea espero da.
Biltzarrak bi helburu nagusi ditu: bizialdi osoko orientazioarekin lotutako gaiei buruzko eztabaida sustatzea, eta, arlo zientifikoan zein politikoan hori guztia aurrera ateratzen laguntzea. Hainbat autonomia erkidegotako eta beste herrialde batzuetako orientazioaren arloko profesionalak elkartzeko gune egoki bat eskaintzea da asmoa, ezagutzak eta esperientziak trukatze aldera.