Errepideko bidaiarien garraiorako enpresa txiki eta ertainen Biltzar Nazionala (DIREBUS)
- 2024 Ots 19
Otsailaren 21etik 23ra bitartean, FICOBAn, errepideko bidaiarien garraiorako Enpresa Txiki eta Ertainen III. Biltzar Nazionala egingo da, DIREBUS izenarekin ezaguna. Mugikortasunaren arloko punta-puntako adituek hartuko dute parte biltzarrean, baita tokiko eta eskualdeko ordezkariek ere.
Elkarrizketa sustatzeko, ideiak trukatzeko eta errepideko bidaiarien garraio sektorea hazten eta etengabe hobetzen lagunduko duten estrategiak formulatzeko aukera gisa aurkezten zaigu hirugarren edizio hau.
Biltzarrak 150 parte hartzaile izango ditu guztira, eta Donostia Turismoko Convention Bureau-ren babesa jaso du.