Donostia Turismoko Convention Bureau, 2024ko Event Summit azokan

event summit

Donostia Turismoko Convention Bureau-k 2024ko Event Summit azokan parte hartuko du, Estatuko beste 8 Convention Bureau-rekin batera. Urteko azoka hau 16 aldiz antolatu da orain arte eta Herbeheretako ekitaldien industria osoa bilduko du 10.000 m2-tan, 500 erakusketari baino gehiagorekin.

Espainiako helmuga turistikoak lehen aldiz izango dira azoka honetako edizio batean. Hagako Espainiako Turismo Bulegoak eta Spain Convention Bureau-k diruz lagundu dute Convention Bureau-en parte hartzea.

Informazio gehiago