Donostian martxoan egingo diren biltzar nagusiak
- 2024 Ots 28
Martxoan, Estatuko eta nazioarteko hainbat biltzar eta bilera egingo dira gure hirian. Besteak beste, aipatzekoak dira «TOPAKI, Euskadiko Caritaseko boluntario eta langileen urteko topaketa», zeina FICOBAn egingo baita; Miramar Jauregian egingo den «Astronomiako IV. Proam Biltzarra»; «BioNEXT: AEBIN Young Researchers Symposium» topaketa, zeina birtuala izango den; eta «Unibertsitateei eta Hezkuntza Inklusiboari buruzko Nazioarteko XIX. Kongresua eta XXXIX. Jardunaldiak», zeinak EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean egingo baitira. Azken horrek, gainera, Donostia Turismoaren Convention Bureau departamentuaren laguntza izan du.
Unibertsitateei eta Hezkuntza Inklusiboari buruzko Nazioarteko XIX. Kongresua eta XXXIX. Jardunaldiak
Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) zenbait jardunaldi antolatu ditu martxoaren 14 eta 15erako, «Inklusioaren Bidea Saretzen: Eskola + Komunitatea + Ikerketa» lelopean. Jardunaldion xedea hezkuntza- eta gizarte-testuinguru inklusiboago baten garapena sustatzea da, lau ildotan antolatutako gaiak jorratuz: eskola inklusiboa, komunitate inklusiboa, metodologia inklusiboak eta sareen sorkuntza. Biltzarra EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean egingo da, ikerketa inklusiboaren arloan adituak diren nazioarteko zenbait hizlarik hartuko dute parte, eta espero da 400 pertsona inguru bertaratzea.
Era berean, martxoan, Barceló -ko urteko Konbentzioa egingo da, 50 parte-hartzaile baino gehiagorekin; eta, konbentzioaren esparruan, bisita teknikoak egingo dituzte eta Donostiak etorkizuneko kongresuak egiteko dituen aukerak aztertuko dituzte, Donostiako Convention Bureau-ren eskutik.