DSSTurismoaren Convention Bureau departamentuak «Donostian ondarea eraikitzen» tailerra antolatu du
- 2024 Ots 29
Donostia Turismoaren Convention Bureau departamentuak bi lan jardunaldi antolatu ditu martxoaren 6rako eta 7rako, Donostian ondare estrategia bat sortu eta sare sendo bat eratzeko, hirian abiaraziko diren etorkizuneko proiektu pilotuetan aktiboki parte hartzeko interesa duten MICE sektoreko stakeholder guztiekin.
Lehenengo saioa Donostia Turismoan elkartuta dauden eta biltzarrekin zerikusia duten enpresentzat izango da (hotelak, azpiegiturak, DMCak, etab.); bigarren saioa, berriz, MICE ekosistemako gainerako eragileei ere irekita egongo da (ikerketa zentroetako ordezkariak, unibertsitateak, biltzarren sustatzaileak, erakundeak, etab.).
1. tailerra: «Ekitaldiak, Donostian ondare bat eraikitzeko aukera gisa» (martxoak 6, asteazkena, 09:00etatik 14:30era)
- Ondareari buruzko prestakuntza honetan, ekitaldiek hirian inpaktu positiboa eta iraunkorra nola izan dezaketen aztertuko da.
2. tailerra: «Donostian inpaktuko ekosistema bat eraikitzen» (martxoak 7, osteguna, 09:00etatik 14:30era)
- Askotariko eremuetako tokiko eragileekin egingo dugu lan, kasu praktikoak aztertu eta aurreko tailerreko ezagutzak aplikatze aldera.
- Nabarmenduko dugu sektore guztiek lagundu dezaketela hiri jasangarriago eta arduratsuago bat sortzen, eta horretatik etekina atera dezaketela. Hala, hirian inpaktu jasangarria sortzeko aukerak identifikatuko dira.
Donostian gauzatutako biltzar eta ekitaldiek, hiria erreferentziazko helmuga gisa posizionatzeaz gain, funtsezko eginkizuna dute hiriaren garapenean.
Lekua: Barceló Costa Vasca hotela
Egunak:Martxoak 6 eta 7
Egun bakoitzeko ordutegia:
• 09:00: jardunaldiaren hasiera
- Kaferako atsedenaldia –
• 14:30: tailerraren amaiera
•14:30-15:30: aperitiboa/luncha
Izen ematea: MICE sektorearekin lotuta egonik, jardunaldietara joateko interesa duten eragileak helbide honetan jar daitezke harremanetan gurekin: sscb@donostia.eus