Donostiak leku nabarmena izaten jarraitzen du ICCA kongresuen munduko rankingean
- 2024 Eka 17
Donostiak 7. postuari eutsi dio International Congress and Convention Association (ICCA) erakundeak 2023an egindako ekitaldi profesionalei buruz argitaratutako azken rankingean.
ICCAk onartutako 15 ekitaldi profesionalekin, Donostia helmuga handiagoek soilik gainditzen dute, hala nola Bartzelonak, Madrilek, Valentziak, Sevillak, Bilbok eta Malagak. Nazioartean,
Donostia 150. postuan dago, eta Europa mailan 85. postuan.
ICCA erakundearen sailkapenean sartu ahal izateko, ekitaldiak elkarte batek antolatu behar ditu (enpresa-mundua ez dago barne sartuta), denboran erregulartasunez antolatu behar dira, gutxienez 50 pertsonak hartu behar dute parte, eta helmuga turistiko desberdinen artean txandakatu (gutxienez 3 herrialde).
Donostiak 30 urte baino gehiago daramatza ICCA komunitate globaleko kide izaten, nazioarteko elkarteen bileren sektoreko ospetsuena baita. Gaur egun, ICCAko kideen sarea ia 100 herrialdetako bileren nazioarteko industriaren 1.000 hornitzaile baino gehiagok osatzen dute.
Donostia Turismoak, Convention Bureau-ren bidez, MICE sektorea (Meetings, Incentives, Conferences, Exhibitions) bultzatzearen aldeko apustua egiten du, Donostia nazioartean desestazionalizatzen eta posizionatzen laguntzen duelako, eta gure hirira talentua eta ezagutza erakartzen dituelako.