Hauek dira abuztuko kongresu nabarmenak Donostian

Palacio Miramar CB AbuztuaMiramar Jauregia

Hauek dira abuztu honetan Donostian egingo diren kongresurik nabarmenenak:

19 – 23 Topological Matter School (TMS)

Abuztuaren 19tik 23ra, Miramar Jauregian, Topological Matter School (TMS) egingo da, Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen dituen Uda Ikastaroen barruan.

Munduko aditurik onenen eskutik, kongresu honetan banda biguneko materialei buruzko ezagutzan sakonduko da.

Profesionalei eta unibertsitateko ikasleei zuzenduta, honako hauek dira kongresuaren antolatzaileak: Donostia International Physics Center (DIPC), Alacanteko Unibertsitatea, 183 Ikerketarako Zentro Kolaboratiboa (CRC 183), Ikerbasque, Institut NEEL – CNRS eta Koloniako Unibertsitatea.

 

28 – 30 Synthetic Electronic Quantum Matter (SELEQ)

UPV/EHUko Uda Ikastaroen barruan, Synthetic Electronic Quantum Matter (SELEQ) kongresuaren lehen edizioa egingo da, Miramar Jauregian, abuztuaren 28tik 30era. Bertan, material elektronikoen kontrola ikertzen duten nazioarteko adituak bilduko dira, korrelazio kuantikoen ingeniaritzaren esparruarekin lotuta eta materiak gailu elektronikoetan dituen gorputz askoko faseen esparruarekin lotuta.

Profesionalei eta unibertsitateko ikasleei zuzenduta, hauek dira hitzaldien antolatzaileak: Donostia International Physics Center (DIPC), Joint Quantum Institute eta Centre National de la Recherche Scientifique (CNRS).

Ikusi kongresuen agenda