Iraileko kongresu nabarmenak Donostian
- 2024 Abu 30
Gure hirian, hainbat biltzar egingo dira irailean, asko nazioartekoak, eta zientziaren eta teknologiaren sektorean ardaztuak.
2-6 | Quantum Phenomena in Multilayers and Heterostructures (QPMH) - Miramar Jauregia
Irailaren 2tik 6ra bitartean, Miramar Jauregian zientziaren eta teknologiaren sektoreko 200 profesionaletik gora bilduko dira, fenomeno kuantikoen aurrerapen berriak aztertzeko.
Donostia International Physics Centre (DIPC) ikerketa-zentroak antolatu du biltzar hau.
5-6 | Biokatalisiaren inguruko jardunaldiak (SEBIOT) - Aquarium
SEBiot zentroko Biokatalisi Aplikatuko Taldeak, CICbiomaGUNE zentroarekin lankidetzan, Biokatalisiaren inguruko Espainiako Jardunaldien laugarren edizioa antolatu du, eta Donostian izango da, irailaren 5ean eta 6an.
Jardunaldien helburua da aplikazio kimikoetarako entzimen erabileran dauden azken joerak partekatzea eta industrian biokatalisiaren garapena sustatzea, enpresa-sektorearekiko elkarrizketaren bidez.
Programa zientifikoa ikerketa-talde finkoei, enpresa bioteknologikoei eta doktoratu aurreko eta ondoko ikasleei zuzenduta dago.
Jardunaldiotan 160 pertsona inguruko parte hartzea espero da.
6-7 | TOP 100+ X Medical Laser Congress – Kursaal
Reference Medical taldeak antolatutako Top 100+ Medical Laser Congress -ek 10 urte baino gehiago daramatza gure hirian egiten. Laserraren eta dermatologiako eta osasun-estetikako beste teknologia aurreratu batzuen arloko aditu nagusiak eta erabiltzaileak biltzen ditu.
Edizio honetan, ezagutzak trukatzeko gune bat sortu nahi da, zeinetan nazioarteko ospea duten zenbait hizlarik laser-teknologiaren arloko azken berrikuntza zientifikoak aurkeztuko baitituzte.
6 – 8 | Sportjam Surftest - Kursaal
Sportjam Surftest azoka Espainia iparraldeko surfaren, skatearen eta hiri-kulturaren ekitaldi nagusietako bat da, eta jende guztiak parte har dezake, doan.
Irailaren 6tik 8ra, Kursaaleko terrazetan surfaren eta skatearen merkatuko azken nobedadeak probatu ahal izango dira, eta zenbait tailerrez, zuzeneko musikaz eta food truck batzuez gozatzeko aukera egongo da.
9 – 11 | Challenges in Chemical Sensing with Graphene Derivatives and 2D Materials (SENSE) - Miramar Jauregia
SENSE tailerrean, 2D materialak eta grafenoaren deribatuak erabiliz detekzio kimikoan aritzen diren zenbait espezialista bilduko dira, materialok detekzio-gailu eta -sistema funtzionaletan modu eraginkorrean ezartzeko modua bilatzeko.
Tailerraren bidez, ezagutzen eta ideien trukea sustatu nahi da askotariko diziplinetako (kimika, fisika, ingeniaritza...) parte-hartzaileen artean.
Zientziaren eta Berrikuntzaren Ministerioak, Europar Batasunak eta Ikerketako Estatu Agentziak babesten du ekitaldia.
18 – 20 | Osasun Digitalaren inguruko XI. Nazioarteko Biltzarra - Miramar Jauregia
Irailaren 18tik (asteazkena) 20ra (ostirala), Osasun Digitalaren inguruko XI. Nazioarteko Biltzarra egingo da, Donostiako Miramar Jauregian, eta aurrez aurre zein online parte hartu ahalko da.
Biltzarrean, «Arreta AAren bidez eraldatzea» lelopean, gaur egungo inguruneak osasun-ekosistemaren gaurko eta etorkizuneko premiei erantzuten dien aztertuko da. Ekitaldi hau Euskal Herriko Unibertsitatearen udako ikastaroen barruan dago eta hasieratik gure hirian antolatu egin da.