Donostia MICE helmuga gisa nazioartean sustatzen
- 2024 Ira 17
Iraila: Mexikoko merkatua eta ikuskapen bisita
Irailaren 15ean eta 16an, Donostia-San Sebastián Turismoko Convention Bureau sailak AEA-SEROD baterako biltzarraren antolatzaileentzako ikuskapen bisita bat egin zuen; biltzarra 2025eko maiatzaren 7tik 9ra bitartean izango da. 1.200 parte hartzaile izango dituen ekitaldia Policlínica Gipuzkoak sustatzen du eta aukera garrantzitsua da hiriarentzat. Bisitari esker, antolatzaileek zuzenean ezagutu ahal izan zituzten Donostiak horrelako ekitaldi handiak antolatzeko eskain ditzakeen instalazioak eta zerbitzuak, medikuen biltzarrak egiteko helmuga erakargarriaren posizioa sendotuta.
Gainera, irailaren 16tik 18ra bitartean, DSSTko Convention Bureauk parte hartu zuen Spain Convention Bureauk Mexikoko merkatuarekin antolatu zuen alderantzizko jardunaldian, Espainiak Mexikon duen Turismo Bulegoarekin batera Valladoliden ospatutakoan. Topaketa horretan, Mexikoko 12 eroslek ebaluatu zituzten Espainiak ekitaldiak antolatzeko eskaintzen dituen aukerak, Donostia interes handiko helmuga lehiakorra dela nabarmenduta.
Ekitaldi biek azpimarratzen dute Donostiak baduela garrantzia nazioarteko biltzarrei eta ekitaldiei loturiko turismoaren erreferente gisa.
Urria: nazioarteko merkatuak arretagune
Urria hilabete garrantzitsuena izango da Donostia nazioarteko mailan eta bilera turismoaren sektorean ezagutarazteko. Urriaren 8tik 10era bitartean, DSSTko Convention Bureauk biltzarren industriarako munduko ekitaldi garrantzitsuenetako bat den IMEX America azokan hartuko du parte, Las Vegasen. DSSTko Convention Bureau, Turespañarekin batera, Europako, Amerikako eta Asia eta Pazifikoko merkatu nagusien erakustokian egongo da.
Informazio gehiago: IMEX America.
Ondoren, urriaren 14tik 16ra bitartean, DSSTko Convention Bureauk Spain Convention Bureauk Iruñean antolatzen dituen Jardunaldi Teknikoetan hartuko du parte. Espainiak Europan, Amerikan eta Asia eta Pazifikoan dituen turismo bulegoetako 20 teknikari elkartuko ditu ekitaldi horrek, haien arteko lankidetza bultzatzeko eta Espainiako helmugak nazioarteko merkatu garrantzitsuenetan ezagutzera emateko.
Ekitaldi azpimarragarri horietan parte hartzeari esker, Donostia San Sebastián Convention Bureauk mundu mailako biltzarren turismorako helmuga lehiakor eta erakargarriaren posizioa sendotzen du eta jarraitzen du merkatu estrategikoekiko harremanak indartzen.