Biltzar nabarmenak (uztailetik irailera bitartean)
- 2024 Ira 23
Uztail, abuztu eta irailean, Donostiak sendotu egin du nazioarteko kongresuak ospatzeko garrantzitsua den helmugaren posizioa, arreta berezia sektore zientifiko-teknologikoan jarrita.
Uztailean, hirian garrantzi handiko hainbat ekitaldi antolatu ziren, besteak beste, International Workshop onQuantum Antimonides Research & Upscaling (IQARUS), 9th International Conference on New Business Models (NBM), Biennial Hemingway Society Conference eta Espainiako Fisikako Errege Elkartearen (RSEF) bilera.
Abuztua prestakuntzan eta espezializazioan zentratu zen: Euskal Herriko Unibertsitateak Topological Matter School (TMS) eta Synthetic Electronic Quantum Matter (SELEQ) ekitaldi akademikoak antolatu zituen.
Irailean, hiriak aurrera jarraitu zuen bere biltzarren egutegiarekin; nabarmentzekoak dira honako topaketa hauek: Quantum Phenomena in Multilayers and Heterostructures (QPMH), Biokatalisiaren Jardunaldiak (SEBIOT), Top 100+ Medical Laser Congress eta Osasun Digitalaren Nazioarteko XI. Biltzarra.
Agenda oparo horrek areagotzen du Donostiaren ospea, mundu mailako kongresuak –bereziki, zientziari eta teknologia berriei buruzkoak– antolatzeko toki erakargarria dela erakusten du eta.