Donostia Turismoko Convention Bureauk MICE South Europe ekitaldian parte hartu du
- 2024 Aza 14
Donostia Turismoko Convention Bureauko saileko ordezkariak, Palma Congress Centerren eta Meliá Palma Bayn anotalatutako, MCE South Europe 2024 ekitaldian egon ziren, azaroaren 10etik 12ra.
MCE South Europe, mundu osoko, hornitzaileak eta enpresak batzeko eta hauen arteko aurrez aurreko elkarretaratzeak sustatzeko, urtero antolatzen den ekitaldia da. Bere helburu nagusia erosleen (agentziak, korporazioak eta elkarteak) eta hornitzaileen (convention bureauak, kongresu zentroak, hotelak, DMCak, airelineak eta garraio eta ikus-entzunezko konpainiak) arteko lankidetza erraztea da. Giro profesional honetaz baliatuz networkinga eta B2B bilerak sustatzen ditu.
Edizio honetan, hainbat lurraldeetako, 220 lagun (100 erosle eta 120 hornitzaile) bildu dira Mallorcan: besteak beste, Espainia, Portugal, Frantzia, Erresuma Batua, Alemania, Belgika, Herbehereak, Italia, Suitza, Polonia, Danimarka, Suedia, Norvegia, Estatu Batuak eta Brasiletik etorritakoak.
2024ko ekitaldia parte-hartzaileen aniztasunagatik eta jardueren pertsonalizazioagatik nabarmendu da eta enpresa-aukerak handitzeko edo negozio-aukera berriak aztertzeko aukera ezin hobea izan dela adierazi dute bertara hurbildu diren partaideak.
Convention Bureauko sailaren parte-hartzea funtsezkoa izan da MICE sektorean erreferentziazko helmuga gisa duen posizionamendua indartzeko. Nazioartean eragin handia duten profesional eta enpresekin harreman baliotsuak egin dira eta lotura hauek, etorkizun hurbil batean, Donostia nazioarteko ekitaldiak eta kongresuak antolatzeko hiri ezin hobea dela argudiatzeko onuragarriak izango dira.