Donostiak erreferentziazko helmuga izaten jarraitzen du

IMEX AMERIKA

Nazioarteko kongresuak eta ekitaldiak antolatzeari begira, Donostiak erreferentziazko helmuga turistikoa izaten jarraitzen du. Azken hilabeteetan, Donostia Turismoko Convention Bureauk erakunde eta enpresa garrantzitsuen hainbat ordezkaritzari harrera egin die, hiria bisitatu dezaten eta etorkizuneko ekitaldi eta biltzar egoitza gisa duen egokitasuna baloratu dezaten.

Maiatzean, Convention Bureauk ikuskapen bisita bat egin zuen Europako Itsasgarri eta Zigilatzaileen Industriaren Elkartearentzat (FEICA); Donostia Elkartearen kongresuaren egoitza gisa baloratzea izan zen bisita horren helburua, eta, azkenean, kongresua 2025eko irailean egingo da. Bisita horren ondoren beste bi etorri ziren: bata Espainiako Pediatria Elkarteak egin zuen, eta txundituta geratu zen hiriko kultur eta ostatu eskaintzarekin; eta bestea kimika-sektoreko enpresa batek burutu zuen, hiriko hainbat egoitzatan bere ekitaldiak antolatzeko aukerak aztertu nahi zituen eta.

Ikuskapen bisita horietaz gain, Convention Bureauk sektoreko ekitaldi garrantzitsuetan parte hartu du, adibidez, IMEX Amerika-n; izan ere, Las Vegasen antolatu baitzuten urriaren 8tik 10era bitartean, non bildu baitzen mundu osoko kongresu antolatzaileekin. Horrez gain, eragile garrantzitsua ere izan da OPC Training Day ekitaldian, abenduaren 4an antolatu baitzen Arima hotelean. Kongresuen antolaketa optimizatzeko jardunbiderik onenak eztabaidatu eta partekatu zituzten bertan.

Ekintza horiei guztiei esker, Donostiak garrantzi handiko ekitaldiak hartzeko gaitasuna duela erakutsi du eta bilera, pizgarri, konferentzia eta erakusketen sektorean nazioarteko erreferente gisa duen posizioa indartu du.