Donostian antolatuko da Glaukomaren Espainiako Sozietatearen 19. Kongresua Glaukomaren Munduko Astean
- 2025 Mar 06
Glaukomaren Espainiako Sozietatearen (SEG, gaztelaniaz) 19. Kongresua Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian egingo da 2025eko martxoaren 6tik 8ra, eta glaukomaren ikerketa eta tratamenduan adituak diren 600 profesional baino gehiago bilduko ditu. Arabako Unibertsitate Ospitaleko zerbitzuburua den Aritz Urcola medikua eta Donostia Unibertsitate Ospitaleko medikua den Iñaki Rodriguez-Agirretxe izan dira ekitaldiaren toki mailako sustatzaileak, eta Donostia San Sebastián Turismoaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Kursaal beraren laguntza ekonomikoa lortu dute, lankidetza hitzarmen baten bidez.
Kongresuan, oftalmologiaren eremuko abangoardiako gaiak jorratuko dira. Sinposio nabarmenetako bat “Glaucoma 360” izango da, Javier Aritz Urcola medikuaren koordinazioarekin. Bertan, glaukoma duten pazienteen abordatze integralean jarriko da arreta. Mahai horretan aztertuko dira, alde batetik, gaixotasunean inpaktu negatiboa izan dezaketen ohitura eta bizitzeko erak, eta, bestetik, glaukomak pazientearentzat eta bere ingurunearentzat ekar ditzakeen ondorio psikologikoak. Horrez gain, Karl Mercieca katedradunak emango duen “Patients’ perceptions on ocular drug delivery devices” hitzaldi nagusian, pazienteek duten begietarako sendagaiak hartzeko gailuen inguruko pertzepzioari buruzko ikuspegi sakona eskainiko da. Beste gai garrantzitsuetako bat “Aplicaciones de la inteligencia artificial en glaucoma (GlaucoClub IA)” sinposioa izango da, Javier Moreno Montañés katedraduna eta Alfonso Antón López medikua moderatzaile izango dituena. Adimen artifiziala glaukomaren diagnostiko eta tratamenduan nola txertatu aztertuko dute.
Kongresua bat etorriko da Glaukomaren Munduko Astearekin, martxoaren 10etik 16ra ospatuko dena “Unirse para un mundo libre de glaucoma” (Glaukomarik gabeko mundu bat lortzeko batuta) lelopean. Aurten, detekzio goiztiarraren garrantzia eta gaixotasun honek eragindako itsutasuna prebenitzeko nazioarteko lankidetza azpimarratuko dira.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jo kongresuaren webgune ofizialera.