DSSTk MICE turismoa sustatu du Nafarroan, Madrilen eta Gironan

Azken hiru hilabeteetan, Donostia Turismoak eta bere Convention Bureau-ak MICE turismoaren hainbat ekitaldi estrategikotan parte hartu dute.

acciones mice enero marzo

Ekintza hauei esker, Donostia kongresu eta bileren antolakuntzarako helmuga erakargarri gisa finkatzen ari da.

MICE estrategia Nafarroan

Otsailaren 7an, Donostia San Sebastián Convention Bureau-k OPC España - Nafarroako Ordezkaritzak antolatutako "Donostia San Sebastián Convention Bureau esperientzia: MICE ekitaldiak erakartzeko estrategia" jardunaldian parte hartu zuen. Mª José Beltrán de Guevarak, Donostiako Convention Bureau-aren arduradunak, hirian kongresuak eta ekitaldi profesionalak erakartzeko estrategiak eta esperientziak partekatu zituen, Donostiak mota honetako topaketetarako eskaintzen dituen abantailak eta aukerak nabarmenduz.

Meeting and Incentive Summit (MIS) ekitaldian Madrilen

Otsailaren 11n Eventoplus Taldeak antolatutako ekitaldi honetan 146 agentzia eta 206 MICE zerbitzu hornitzaile bildu ziren, horien artean 27 helmuga nazional eta 6 nazioarteko zeuden. Jardunaldiaren zehar, 24 agenterekin bilerak egin ziren, kontaktu-sarea indartuz eta hiria goi-mailako ekitaldiak antolatzeko helmuga gisa sustatuz.

Espainiako Elkarte Merkatuaren Jardunaldian parte hartzea Gironan

Martxoaren 13an eta 14an, Spain Convention Bureau-k Gironan antolatutako Espainiako Elkarte Merkatuaren Jardunaldian parte hartu zuen DSSTko CBk. Topaketa honek parte-hartzaileei kongresuen antolakuntzarako helmuga egokiak bilatzen dituzten elkarteei beren proposamenak eta esperientziak aurkezteko aukera eman zien. Zortzi helmugak hartu zuten parte: Alacant, Cartagena, Gijón, Lloret de Mar, Málaga, Donostia eta Gasteiz.

Helmuga bakoitzak preskriptore bat izan zuen, aurretik hirian kongresuren bat antolatu duen pertsona garrantzitsua, eta hark berretsi zuen hiriek mota horretako ekitaldiak hartzeko dituzten gaitasunak. Aurkeztutako kongresuek bete behar zituzten irizpideak honako hauek ziren: izaera nazionala izatea, urtero edo bi urtean behin antolatzea, gutxienez 150 parte-hartzaile izatea eta gutxienez bi eguneko iraupena izatea.

X