Ekainak hizkuntzaren neurozientzian, teknologia kuantikoan eta materialen zientzian espezializatutako kongresu zientifiko nabarmenak ekarriko ditu
- 2025 Eka 02
Donostiak ekainean hurrengo arloetan espezializatutako topaketa profesional nabarmenak hartuko ditu: hizkuntzaren neurozientzia, teknologia kuantikoa eta materialen zientzia. Convention Bureau-k 14 ekitaldi erregistratu ditu guztira, eta horien artean nabarmentzen da hiriak zientzia eta ezagutzaren garapenarekin lotutako kongresuak erakartzeko duen apustua.
Ekaineko kongresu garrantzitsuenak
Ekainak 4-6: WILD – Workshop on Infant Language Development (7. edizioa)
Lehenengo topaketa nagusia Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean izango da. Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) erakundeak Infant Language Development Workshop (WILD) jardunaldiaren zazpigarren edizioa antolatuko dute bertan. 200 parte-hartzaile inguru aurreikusi dira, eta zientzia batzordea BCBLn lan egiten duten zortzi ikertzaileek osatuko dute.
2013ko eta 2022ko edizio arrakastatsuen ondoren WILD kongresua Donostiara itzultzen da, eta hizkuntzaren ekoizpenean, hitzen ikaskuntzan, sintaxian eta morfologiaren garapenean, baita haurren garuneko neuroirudi tekniketan (EEG, NIRS) egindako azken berrikuntzei buruz jarduteko. Horrez gain, hizkuntza arraroak, elebiduntasun goiztiarra eta haurren komunikazioan kulturak eta keinuek duten garrantzia jorratuko dira besteak beste.
Jardualdi honek, hizkuntzalari, psikologo eta neurozientzialarien arteko lankidetza indartzeko helburua ere badauka.
Ekainak 9-13: International Symposium on Bilingualism (ISB)
Bi- eta aniztasun linguistikoaren topaketa nagusia Kursaal Kongresu Jauregian izango da, International Symposium on Bilingualism (ISB) izeneko ekitaldiak, 50 herrialde baino gehiagotik etorritako mila ikertzaile baino gehiago bilduko ditu, BCBLek zuzendutako zientzia mailako komisino batek lagunduta. ISB bi-/aniztasun linguistikoaren erreferentziazko bi urteko foroa da; bertan hezkuntzako, linguistikako, neurozientziako eta psikologiako ikertzaileek aurrerapen teoriko eta aplikatuak partekatzen dituzte.
Ekainakn10-12: Euskal Editoreen Elkartea Lit-Up Kongresua + Editoreen Galeusca Donostia
Euskal Editoreen Elkarteak, Europako Lit-Up nazioarteko kongresua eta Editoreen Galeusca antolatuko du Donostian
Lit-Up, Europar proiektu bat da, Europar Batasunak, Europa Creativaren bidez lagundutakoa. Associacio d’Editorials del Pais Valenciá-k (AEPV) koordinatzaile rola jokatzen ari da eta Euskal Editoreen Elkartea bazkide moduan parte hartzen ari da, hiru urte eta erdiko iraupena izango duen ekintza honetan. Aurten, 2025ean, amaiera emango zaio.
Euskarazko, katalanezko eta galizierazko liburuak argitaratzen dituzten argitaletxeetako bilkura da Editoreen Galeusca. Nazio eleanitzetan dugun liburugintzari buruzko politikak aztertu, konparatu eta elkarri laguntzeko helburuarekin sortua.
Jardunaldi horietan, sektoreko 50 profesionalek hizkuntza gutxituen eta hizkuntza global handien arteko berdintasuna indartzeko estrategiak aztertuko dituzte, literaturaren bidez.
Ekainak 14-16: CECIMO Spring Meeting (European Committee for Cooperation of the Machine Tool Industries)
Arlo teknologiko eta industrialean, Catalonia Donosti Hotelean CECIMO Spring Meeting bilera egingo da, Espainiako Makina-Tresna Fabrikatzaileen Elkarteak (AFM) Europar Makina-Tresna Batzordearekin elkarlanean antolatuta. Zuzendari eta adituek fabrikazio prozesuen digitalizazioa, tailerren automatizazioa eta jasangarritasun estrategiak eztabaidatuko dituzte. Europa maialan, artekari-politiken eraginak sektorearen lehiakortasunean duten eraginaz ere jardungo da.
Ekainak 15-18: International Colloids Conference
Materialen zientzia ere, Kursaal Kongresu Jauregian, bere lekua izango du, izan ere, 14. International Colloids Conference ospatuko baita bertan. Mundu osoko ikertzaileek koloideen eta interfasen aplikazioak aztertuko dituzte, hala nola nanozientzia, katalisia eta biomedikuntza bezalako esparruetan.
Elsevierrek –literatura zientifiko, tekniko eta medikoko argitaletxe nagusiak– antolatutako kongresu honetan, energia sortzeko eta biltegiratzeko material aurreratuei, tentsioaktibo moldagarriei, mintz adimendunei eta nanomedikuntzako ikuspegi berriei eta diagnostiko medikoei buruz eztabaidatuko da, eta berrikuntza esperimentalak ere aurkeztuko dira, hala nola indar atomikoko mikroskopia eta azken belaunaldiko espektroskopia.
Ekainak 16-20: 10th EFRJ Summer School – European Forum of Restorative Justice
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Carlos Santamaría Zentroak, Gema Varona – EHUko Kriminologiako Euskal Institutuko (IVAC/KREI) zuzendaria eta 2022an Donostiako Enbaxadorea izendatutako emakumea Wo7th INTERNATIONAL SYMPOSIUM OF THE WORLD SOCIETY OF VICTIMOLOGY hirira erkartzeagatik – antolatutako Summer School del European Forum of Restorative Justice-eko 10. edizioa hartuko du.
Udako ikastaro honek antolakuntzako kaltea eta konponbide-restauratiboen estrategia aztertuko ditu eta ekintzaileei, politikariei, ikertzaileei eta erakundeetako buruzagei zuzendutako ikastaroa da. Programak, osasun eta enpresa esparruetan konponbide-restauratiboak aplikatzeko, hitzaldiak, tailer praktikoak eta kasu-azterketak uztartzen ditu.
Ekainak 16-20: Quantum Algorithms in Pre-Fault Tolerant Hardware – BASQIBM25
Miramar Jauregiak ere ekainaren 16tik 20ra, 200 profesional bilduko dituen, BASQIBM25 kongresua hartuko du. Geza Giedkek (DIPC & Ikerbasque), Enrique Ricok (CERN (European Organization for Nuclear Research) & EHU & Ikerbasque) eta Kristan Temmek (IBM) elkarlanean antolatutako kongresua da.
“Quantum Algorithms in Pre-Fault Tolerant Hardware” izenpean, bilera honek fisikari, ingeniari eta matematikarien arteko sinergia sustatu nahi du akatsik gabeko lehen teknologia kuantikoen potentziala esploratzeko. Saioetan algoritmo hibridoak, hurbilketa klasikoak eta eskala handiko esperimentuak aurkeztuko dira, kimika kuantikoan, materialen zientzian eta prozesuen optimizazioan aplikazioen ibilbide-orria marrazteko helburuarekin.
Ekainak 25-28: Graphene Conference
Hilaren amaieran, Kursaal Kongresu Jauregiak grafenoari eta bi dimentsioko materialei buruzko Europako ekitaldi handiena hartuko du: 15. Graphene Conference. Phantom-ek eta Donostia International Physics Center (DIPC) lankidetzan antolatutako kongresu hau, Europako nazioarteko grafeno eta 2D material nagusien topaketa moduan ezaguna da eta ikertzaile onenak eta industria-arduradunak bilduko ditu. Bertan, material aurreratuen sintesia, elektronika, sentsoreak, energia biltegiratzea eta biomedikuntzaren aplikazioak aztertuko dituzte. Horrez gain, poster-saiak eta B2B bilerak antolatuko dira teknologia transferentzia eta nazioarteko lankidetza bultzatzeko.
Convention Bureauk jasangarritasunerako apustua egiten du
Paper-kontsumoa ahalik eta gehien murrizteko eta informazio-materialak arduraz erabiltzeko helburuarekin, betiere bisitarien zerbitzuaren kalitatea bermatuz, Convention Bureauk informazio puntu bat jarriko du 300 partaide baino gehiago dituzten kongresuentzat. Hilabete honetan zerbitzu jasangarri hau erabilgarri egongo da honako ekitaldi hauetan:
- International Symposium on Bilingualism
- International Colloids Conference
- Graphene Conference