Donostia Turismoko Convention Bureauk tokiko talentua eta helmugaren berrikuntzak balioan jarri ditu

Azken hiru hilabeteetan, Donostia Turismoko Convention Bureauk Europako MICE merkatuan duen presentzia indartu du, Donostia kongresu, bilera eta pizgarrietarako erreferentziazko helmuga gisa sustatzeko funtsezko azoka eta topaketetan parte hartuz.

ferias junio

MCE North West – Londres (apirilak 6-8)

Apirilaren 6, 7 eta 8an, Donostia Turismoa Londresen ospatutako MCE North West Europe-ra joan zen. Ekitaldi honek Europa osoko ekitaldi korporatibo eta instituzionaletako buyerrak bildu zituen.

Ekitaldian zehar, DSSTko Convention Bureauko taldeak 29 bilera mantendu zituen Erresuma Batutik, Frantziatik, Espainiatik, Alemaniatik, Finlandiatik eta Belgikatik etorritako sektoreko eragileekin. Azokan 112 eragile antolatzailek ( % 65 MICE agentziak, % 25 enpresa korporatiboak eta % 10 elkarteak) eta Europako iparraldetik eta mendebaldetik etorritako Conbention Bureau-etako, Bilera egoitzen eta hoteletako 100 ordezkarik ere parte hartu zuten.

Ekitaldi honi esker, Donostia Turismoa bere kontaktu-sarea zabaldu du eta hiria goi mailako ekitaldien helmuga gisa kokatzeko aukera izan du.

IMEX – Frankfurt (maiatzak 20-22)

Maiatzaren 20tik 22ra, IMEX Frankfurt azokan parte hartu zuen Donostia Turismok; IMEX MICE egutegiko nazioarteko hitzordu garrantzitsuenetako bat da. Donostiako ordezkaritza, zortzigarren urtez jarraian, Frankfurteko Espainiako Turismo Bulegoaren eskutik parte hartu du azokan eta Convention Bureau-ren laguntzari esker, aurten Donostia Turismoko bost bazkidek -Kursaal Kongresu Jauregia, Londreseko Hotela eta Amara Plaza Hotela, Local Experts eta Inbasque - ere bertan egoteko aukera izan dute.

Ekitaldiak milaka profesional bildu zituen: 13300 parte-hartzaile baino gehiago (177 herrialdetako 2900 erakusketari eta 4400 agente erosle), ekitaldi-agentzia korporatiboak eta asoziatiboak dira nagusi profil horretan, baita gobernuetako eta unibertsitateetako ordezkariak ere.

Hiru egunetan, SSCBk 24 bilera egin zituen Estatu Batuetako, Espainiako, Alemaniako, Italiako edo Kanadako profesionalekin, besteak beste, eta 50 kontaktu inguru egin zituen. Gainera, ordezkaritzak aurkezpen irekia eta talde-aurkezpena antolatu zituen Bilbao CBrekin batera, Marriott USAko eta Kanadako bezeroei zuzenduta.

Spain Convention Bureauren Topaketa eta Batzarra – Granada (ekainak 5-6)

Ekainaren 5ean eta 6an, DSSTko Convention Bureau Granadako Spain Convention Bureau-ren urteroko Topaketa eta Batzarrean izan zen. " Innovar para emocionar " lelopean, Donostia Turismok aktiboki parte hartu zuen Spain Convention Bureau-ren Urteko Batzarrarekin amaitu zen hitzaldi, mahai-inguru eta networking jardueren programa oso batean.

The Meetings Show – Londres (ekainak 25-26)

Datorren ekainaren 25ean eta 26an, Donostia Turismok Londresko The Meetings Show azokan parte hartuko du. Hirugarren urtez jarraian, Basquetourren eskutik, merkatu korporatiborako eta pizgarrietarako azoka honetan egongo da.

The Meetings Show saioan, sektoreko 3.000 profesional baino gehiago izango dira (bidaia-agentzia korporatiboak, ekitaldien antolatzaileak eta pizgarrien antolatzaileak). Donostia Turismoko ConventionBureauk aukera hau aprobetxatuko du bere doako zerbitzu inpartzialen ikusgarritasuna indartzeko, tokiko talentuari eta helmugaren berrikuntzei balioa emanez, eta erakutsiko du konbinazio horrek topaketa profesional bakoitza bikaintasun-maila batera igotzen duela.

X