Donostia Turismoako Convention Bureauk 2025eko azken hilabeteetarako MICE sustapen-ekintza nagusiak aurkeztu ditu
- 2025 Ira 29
2025eko iraila eta abendua bitartean, Donostia Turismoko Convention Bureauk nazioarteko eta estatu mailako lau ekintza estrategiko egingo ditu, hiria bilera, kongresu eta ekitaldi helmuga gisa sustatzeko. Helburua helmuga modu koordinatuan babestea da, lankidetza areagotuz eta bazkideei aukera berriak eskainiz.
Workshop–Aurkezpena Poloniako Merkatuan – Basquetour (Varsovia)
Basquetour-ek Poloniako MICE merkaturako jardunaldi hau antolatu du urriaren 22an. Ekitaldian, hiru hiriburuetako Convention Bureauek euren eskaintza aurkeztuko dute, eta ondoren workshop bat egingo da. Bertan, Donostiako Convention Bureauk eta hiru bazkidek —Hotel de Londres y de Inglaterra, Hotel Barceló Costa Vasca eta Hagoos— helmugaren MICE eskaintza eta zerbitzuak aurkeztuko dituzte Poloniako ekitaldi-antolatzaileei.
Spain Convention Bureau (SCB) Jardunaldi Korporatiboa
Urriaren 27tik 29ra, Convention Bureauak SCB sarearen jardunaldi korporatiboan parte hartuko du, Cartagenan ospatuko den workshop batean, hain zuzen ere. Ekitaldi honek 67 Convention Bureau eta estatuko 10 ekitaldi antolatzaile bilduko ditu, turismoaren MICE sektorea komunitate gisa indartzeko.
64. ICCA Kongresua – Oporto
Azaroaren 10ean eta 11n, Donostia Turismoa ICCAren 64. Kongresuan izango da, Oporton ospatuko den mundu mailako topaketan. Hor, 1.000 entitate izango dira — Convention Bureau, kongresu guneak eta elkarte antolatzaileak barne —, eta hurrengo gai estrategikoak izango ditu hizpide:
- Jasangarritasuna eta eragina
- Etorkizuneko lidergoa eta erresilientzia
- Helburu sozialekin bat datozen negozio-ereduak eta start-up-ak
- Berrikuntza eta teknologia
- Sortzaile-abantailek eskaintzen duten balioa
IBTM World – Bartzelona
Azaroaren 18tik 20ra, Donostiako Convention Bureauk IBTM World ferian parte hartuko du, Basquetour-en laguntzarekin, eta bertan egongo dira Donostia Turismoko 13 bazkide: Hotel de Londres y de Inglaterra, Aquarium Donostia San Sebastián, Hotel María Cristina, GS Incoming, Hotel Tres Reyes San Sebastián, Arima Hotel & Spa, Kursaal Congress Centre & Miramar Palace, Sagardoa Route-Basque Cider, Hotel Silken Amara Plaza, Basque Destination, Inbasque DMC, Sortalde eta Hagoos-Your Basque Country DMC.
Ekintza hauek Donostia Turismoko Convention Bureauaren konpromisoa berresten dute helmuga nazioarteko ikusgarritasuna emateko eta bazkideei merkatu berrietara sartzeko ateak zabaltzeko aukera eskaintzeko.