Donostiako urriko nazioarteko kongresuak: 3D inprimaketa, osasuna eta trantsizio energetikoa ardatz

Donostiak kongresuen hiriburu gisa duen rola indartuko du berriro ere, eta urriko agendan 2.000 parte-hartzaile baino gehiago bilduko ditu maila zientifiko, teknologiko eta profesional handiko topaketetan. Psikologia konparatutik eta paleopatologiatik hasi, eta fabrikazio aditibo berritzaileetara, energia elektrikoa eta osasuna bezalako arteko gaiak landuko dira. Horrek erakutsiko du Donostiak gai espezializatuetan nazioarteko kongresuak erakartzeko duen gaitasuna eta MICE esparruan duen posizionamendua indartuko du

Hilabetea Psikologia Konparatuaren Espainiako Elkartearen Nazioarteko Kongresuarekin (SEPC) hasiko da, Miramar Jauregian ospatuko dena. Europako erreferentziazko hitzordu honek ehun aditu bilduko ditu, gizakien eta animalien kognizioari buruzko azken ikerketak aurkezteko, EHUko Psikologia Fakultatearen bultzadaz.

Urriaren 2tik 4ra, Aranzadiko egoitzak hartuko du Paleopatologiaren Kongresu Nazionala, antzinako patologiei buruzko ikerketa-lan berrienak komunikazio eta poster formatuan partekatzeko topaketa, Francisco Etxeberria doktorearen gidaritzapean.

Urriaren 6tik 10era, Miramar Jauregia eta Carlos Santamaría Zentroa izango dira Conference Series on Additive Manufacturing of Soft Materials – 3DAM2025 kongresuaren lehen edizioaren egoitza. Polymat Fundazioak antolatuta, 200 lagun inguru bilduko dira nazioarteko topaketa honetan, 3D inprimaketa, adimen artifiziala eta material aurreratuen fabrikazio-metodo berritzaileak aztertzeko.

Energia elektrikoa izango da protagonista urriaren 15etik 17ra Kursaalean ospatuko den Espainiako Energia Elektrikoaren Banatzaileen Elkartearen Urteko Kongresuan (CIDE). 450 profesional elkartuko dira bertan, Espainiako elektrifikazioak dakartzan erronkei eta aukerei buruz eztabaidatzeko.

Egoitza berean, Kursaalean, urriaren 22tik 24ra egingo da Euskadiko Emaginen Elkartearen II. Kongresua eta Espainiako Emaginen Federazioaren (FAME) XXXIII. Kongresua. “Emaginak aurrera: zientziarekin, errespetuarekin, pasioz” lelopean, 850 profesional baino gehiago bilduko dira obstetrizia, ginekologia eta osasun arloko azken ikerketak eta esperientziak partekatzeko.

Hilabetea ixteko, urriaren 29tik 31ra, Gipuzkoako Ganberak hartuko du Formakuntza Sanitario Espezializatuaren Espainiako Elkartearen Kongresu Nazionala (SEFSE-AREDA). “Joan-etorriko bidaia: publikoaren balioa” lelopean, 300 lagun inguru elkartuko dira osasun-sistema publiko sendo, bidezko eta jasangarri baten aldeko hausnarketa egiteko.

Urriko programazio sendo honi esker, Donostia berriro kokatuko da nazio eta nazioarte mailako kongresuen egoitza nabarmen gisa, helmugari balio erantsia emanez eta ehun zientifiko eta profesionala dinamizatzen lagunduz.

X