Euskal baleontzia eta sagardotegia, garraioa barne

92
Doako ezeztapena 48 ordu lehenago arte
AlbaolaAlbaolaAlbaolaTxotx

10% deskontua

Erosketa-saskian SAN SEBASTIAN CARD bat edo BASQUE CARD bat ere sartzen baduzu, deskontua izango duzu produktu honen pertsona helduaren tarifan.

Deskribapena

Egin Txotx eta ezagutu Albaola Itsas Kultur Faktoria ontziola-museoa!

Txoootx! oihuak sagardo naturala kupeletik dastatzeko aukera ematen du, Sagardotegi menu tradizionala jaten duzun bitartean. Ezagutu sagardogilearen eskutik produktu honen atzean dagoen baserri eta familiaren historia. Gainera, Albaola Itsas Kultur Faktoria ontziola-museoan XVI. mendeko baleontzi bat eraikitzen ikusiko duzu eta ondoren, kostaldean ohikoa den pintxo bat dastatuko duzu Pasai Donibane parean.

Informazio praktikoa

HIZKUNTZA Euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa.
IRTEERAK Asteazken eta ostiraletan 10:30
Urtarrilaren 16tik abenduaren 7ra
Garraioa eta gida barne
IRAUPENA 4 ordu
GARRAIOA BARNE Bai
BAZKARIA BARNE Bai
TOPAGUNEA Bengoetxea kalea 2. Donostia.
PERTSONA KOPURUA, GEHIENEZ 8 pertsona.
PREZIOA Helduak: 92€
Gazteak (14 - 17 urte): 58€
Haurrak (4 - 13 urte): 45€
Haurtxoak (0 - 3 urte): doan - Kontaktatu plaza erreserbatzeko
HORNITZAILEA Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea
OHARRAK Erosketa egitean, zehaztu hizkuntza.
Irteera bermatua 2 pertsonatik aurrera
Hornitzailea haurrekin doazen bezeroekin harremanetan jarriko da, autoan aulkitxo-beharra zehazteko

Erosketa aukerak

  • Euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa
    Garraioa eta gida barne
  • NOIZ EROSI
    Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko.
  • ORDAINTZEKO ERA
    Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez.
  • EZEZTATZEAK
    Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago.
  • FROGAGIRIA
    Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.